
Akordioaren baitan, errefusa egunero jasoko da, eta plastikoaren bilketa eta edukiontzien garbiketak maizago egingo dira.

Iniziatibaren helburua da hondakin organikoen bilketa sistema hobetzea, herritarrei erabilera errazteko eta zerbitzuaren eraginkortasuna handitzeko.

Hilaren 16a baino lehen auzo guztietako bizilagunek izango dituzte errafiazko poltsak. Informazio puntuak jarri ditu udalak zalantzak argitzeko.

Pasaiako hondakin bilketaren afera pil-pilean egon da azken hilabeteetan, datuak kezkagarriak baitira. Datu horiek iraultzeko neurriak hartu ditu udalak, eta horiekin bat egitea eskatu du Eguzkik.
