
Pasaiako Udalak ekitaldi berezi bat egingo du San Pedroko Herriko plazan aurtengo jaiak aurkezteko, 12:00etan.

Igandean Kontu Kantari zikloaren hirugarren emanaldia jasoko du San Pedroko Udal Aretoak, 19:00etan.

San Pedroko kioskoaren etorkizuna erabakitzeko, udalak bilera irekia deitu du hilaren 10erako, 19:00etan, udal aretoan.

Kontu Kantariren bigarren emanaldia Mendibilena izango da, martxoaren 9an, Donibaneko Bonantza elizan. Sarrerak eskuragarri daude.

Iazkoaren arrakasta ikusita, formatua berreskuratu du Pasaiako Udalak. Lehen emanaldia otsailaren 1ean izango da. Esti eta Mikel Markez igoko dira San Pedroko Udal Aretoko oholtzara, 19:00etan.

Aurtengoa formatuaren 28. ekitaldia izango da. Artelanak San Pedroko Udal Aretoan egongo dira ikusgai, hilaren 15etik urtarrilaren 14ra. Ostiral honetan inauguratuko da erakusketa, 19:00etan.

Gaur 'Elkarrekin biziberrituz' erakusketa irekiko da Pasai San Pedroko Udal Aretoan, 18:30ean, eta egileek bisita gidatu bat egingo dute. Pasaiako emakumeen kakorratz lanak eta argazkiak jaso dituzte.