
Sanjuanekin herriko festen aroa hasiko da. Donibaneko ospakizunak hilaren 20tik 24ra bitartean izango dira, eta ekitaldi mordoa izango dituzte.

Kontzertuak, sagardoa edota danborrada, San Joan astelehenean izan arren, asteburu osoko egitaraua antolatu dute Pasai Donibanen udari ongi etorria emateko.

Hainbat ekintza eta ekitaldi antolatu dituzte auzotarrek ostegunerako. 20:15an jarri dute hitzordua.

Hilaren 23ko gaua han pasatzeko autobusa antolatu du Oihartzun Guk-ek. Ekainaren 20a izango da izena emateko azkeneko eguna.