
'Erreka'-k ez du esperotako hasiera izan Eusko Label Ligan. 'Batelerak' hirugarren izan dira asteburuan jokatutako bi estropadetan, eta onenen pare jarraitzen dute. San Pedro seigarren izan zen atzo Zumaian.

Trintxerpe Illunbe Arraun Elkarteak emakume arraunlari beteranoz osatutako traineru bat atera du. Egun 38 emakume ari dira arraunean Trintxerpen, astean lautan, eta onartu dute «oso pozik» daudela.

Bilbon eta Sestaon izan dituzte estropadak larunbat eta igandean Hibaikako emakumeek, eta euren txandako bigarren sailkatu dira bi egunetan. Sailkapen orokorrean seigarren dira 'Madalen' ontzikoak.