
Pasaiako Udal Euskaltegiak Euskal Dantza tailerrak, film proiekzioak eta Santa Agedaren barruko jarduerak antolatu ditu.

Pasaiako Udalak urteko lehen lauhilekoko kultur agenda argitaratu eta herritar guztiei etxez etxe bidali die, informazio guztia eskura izan dezaten.

Berdintasun Mahaiak 2025eko urtarrilaren 24an auzolanean margotu zuen eskorgarien omenezko murala. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek "irmoki eta aho batez" salatu dute erasoa.

Sustatzaileek prest dute aurtengo ekitaldia, eta pasaitarrei dei egin diete parte hartzera eta euskaraz bizitzeko uneak sortzera.

Hilaren 24an hasiko dira euskaltegiko klaseak, baina oraindik eman daiteke izena. Ohiko ikastaroez gain, beste zenbait jarduera ere antolatuko ditu; hala nola, tailerrak, hitzaldiak, txangoak...

Eskaintza zabala ondu dute berriro Errenteria-Oreretako euskaltegiek euskarara gerturatu nahi duen ororentzat.

Udalak urrats esanguratsua egin du euskararen normalizazioaren aldeko bidean, Bokaleren jarduna forma juridiko bidez errekonozitu baitu. Pasaian ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek onartu dute neurria.

Pasaiako Berdintasun Mahaiaren ekimenez, emakume eskorgarien omenezko mural bat margotu dute Trintxerpen. Mahaiaren helburua da Pasaiako emakumeen memoria jasotzea eta ahanzturan ez gelditzea.

Urtarrilaren 7tik aurrera Udal Euskaltegiko maila guztietan izena emateko aukera irekiko dute. Prezioa ordu kopuru eta lan egoeraren arabera aldakorra izango da.

Eskaintza zabala du prest ikasturte berrirako ere Udal Euskaltegiak.

Eskolak goizez izango dira, 08:30etik 13:15era, otsailetik ekainera bitartean. Hilaren 22a da izena emateko azken eguna.

Udalak hainbat hobekuntza egin ditu Trintxerpeko gunean: leihoak aldatu dituzte, berokuntza instalazioa berritu dute eta margotze lanak egin dituzte.

173 modulu jarri ditu udalak Trintxerpeko ikastetxeko eraikinaren teilatuan, eta bertan sortutako energia hainbat eraikinetan kontsumituko da.

Eskolak ekainaren 26tik uztailaren 24ra bitartean izango dira, goizez, 08:30etik 13:15era. Izen emateak hilaren 29an irekiko dira.

Datorren asteazkenean, hilak 20, ezohiko udalbatzarra egingo da Pasaiako udaletxean, 18:00etan. 8 puntuko gai zerrenda osatu dute.
