
Josu Ibarguren oiartzuarra izan du aurkari buruz burukoan, 15 punturengatik gailendu da urruñarra. Azken urteetako "finalik beroena" izan dela diote antolatzaileek.

Sei bertsolari igoko dira Niessen kulturguneko oholtzara. Finalerako sarrerak dagoeneko eskura daitezke, bost euroan.

Hurrengo ostiralean hasiko dituzte kanporaketak, Xenpelar Etxean egingo duten emanaldiarekin.

Oarsoaldea eta Bidasoa eskualdeetako bertsolaritza panoramaren errepasoa egin du HITZAk. Esku-artean zer duten eta aurrera begira zerri eutsi nahi dioten azaldu dute bateko eta besteko eragileek.

Saio osoko bertso onenaren saria Joanes Illarregi Marzolentzat izan da. Leitzarrak, ilusio hitzari bederatziko txikian kantatutako bertsoarengatik eskuratu du Arkaitza tabernak ematen duen saria.

Hilaren azken bi asteburuetako ostiral eta larunbatetan jokatuko dituzte Xenpelar Etxean.

Ikasturte berria datorren astean hasiko dute. Izena eman nahi dutenek 646 610 034 telefono zenbakira deitu behar dute

COVID-19aren krisiak alarma egoera ezarri zuenetik ateak itxi gabe ari dira oinarrizkoak diren herriko saltoki ugari lanean. Horiei guztiei esker ona erakutsi nahi izan diete, txikitasunean, oinarrizko direlako.

Xenpelar Bertso Eskolak Zapirain Anaia Saria eta Ibon Zabala Saria bertso paper lehiaketetan parte hartzeko epea zabaldu du.

Gazteen mailako Ibon Zabala Bertsopaper Lehiaketako irabazlea Julene Iturbe Epelde Azkoitiarra izan da Irri baten atzean bertso sortarekin.

Iruri Altzerreka Martinez, Unai Anda Delika, Maddi Agirre Epelde, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Emaitz Murua Arzallus eta Uxue Alkorta Iturbe lehiatuko dira hirugarren kanporaketa honetan.

Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen dituen Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertso paper lehiaketen sari ematea 19:00etan izango da, Xenpelar Etxean.

Gogotsu dator Xenpelar Bertso Eskola ikasturte berriari ekiteko.

Aitor errazkin, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena, eta Haritz Casabal arituko dira hitzak txukun errimatzen entzuleen gozamenerako.

Xenpelar Bertso Eskolak bertsolaritza lau haizetara zabaltzeko saiakeran murgilduta jarraitzen du.

Eli Pagola eta Ane Zuazubiskar arrasatearra iritsi ziren buruz burukora. Azkenean hernaniarra gailendu zen.

Aitor Albistur errenteriarrak irabazi du Zapirain Anaiak Bertsopaper Lehiaketa.Ibon Zabala saria Azkoitiako Julene Iturbe Epeldek irabazi du, bigarrenez.

Biha, osteguna, 17:00etatik aurrera jokatuko da finala Niessen Kulturgunean.

Xenpelar Sariaren kanporaketak hilaren 26an eta abenduaren 3an jokatuko dira Xenpelar Etxean. Finala berriz, Niessen Kulturguneak hartuko du abenduaren 8an.

Andra Mari eta Landarbaso abesbatzak omendu zituzten euren 25. eta 50. urteurrenetan.