
Berrogeita hamabost urtetik gorako pertsonak akonpainatzeko eta bakardade ez hautatuari aurre egiteko asmoz jaio zen Zaintzadi, eta, besteak beste, karta saioak egiten dituzte.

Besteak beste, manifestazioa, bakarrizketa, nesken herri kirol ikuskizuna eta zenbait ikus entzunezkoen proiekzioak antolatu dituzte.

Jende mordoa bildu zen atzo urteko gau beltzenaz gozatzeko. Txarako parketik abiatu zuten beldurrezko ibilbidea, eta Done Eztebe plazan bukatu zuten suzko akerra errez. Gau Beltza Asteak jarraipena izango du bihartik aurrera.

Auzozainak izeneko figura sortuko dute; hautazkoa ez den bakardadea egoeran dauden pertsonak komunitatera berriro konektatzen lagunduko dute.

Zaintzadi proiektuak bakardade ez-hautatuari buruzko azterketa egin du herrian. Astelehenean izango da aurkezpen saioa.

Bakardade ez hautatuaren diagnosia egiteko bidali zuten galdetegia. Orain, jasotako erantzunak aztertuko dituzte dinamizatzaileek.

Hautazkoa ez den bakardadeari aurre egiteko, udalak Zaintzadi proiektua martxan jarri du. Oiartzuarren egoera ezagutu nahi dute.

Zineforuma, kafe tertulia eta karta saioa egingo dituzte hilabete honetan zehar. Lehen jarduera bihar izango da, 19:30ean.

'Un hombre llamado Ove' filma eskainiko dute bihar arratsaldean, Zaintzadik antolatuta. 2016ko Oscar Sarietan bi izendapen jaso zituen.

Maiatzaren 6ra arte luzatuko da Landetxeko erakusketa, izandako arrakastaren ondorioz. Antolatzaileak, pozik.

Landetxen ikus daitezke argazkiak, hilaren 30era arte. Zahar eta gazteen arteko elkarlanetik sortu da erakusketa. Ostegunean, saio gidatua.

Zaintzadi egitasmoaren zein Topalekuaren ekimenez, belaunaldien arteko erakusketa bat egingo dute apirilaren 22tik 29ra. Herritarrei argazkiak eskatu dizkiete.

Oiartzungo zaintza-sare komunitarioa izango dute hizpide, baita etorkizuneko eredua irudikatu ere. Saioa parte hartzailea izango dela aurreratu dute.

Diagnosia aurkeztu zuen udalak azaroan. Orain, bakardade ez-hautatuari aurre egiteko sare komunitarioa sortzen hasiko dira.

Hilaren 22an "burujabetza eta eraldaketaren" arloan lan egiten duten eragileek bere lana erakutsiko dute. Udala bertan izango da.