
Azaroaren 10era arte izango da zabalik zerga ordaintzeko borondatezko epea. Helbideratutako ordainagiriak azken egun horretan kobratuko dituzte.

Aurtengo lehenengo hiruhilekoari dagokion uraren eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabalik da gaurtik abenduaren 31 arte biak barne.

Hiri zein landa ondasun higiezinen gaineko zergaren erreziboak ordaintzeko epea zabalduko du udalak datorren asteartean (hilak 15).

Udalak astelehenean (hilak 19) zabalduko du trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea, apirilaren 6ra arte.

Hondarribiko Udalak 2012 urterako hainbat udal tasa eta zerga %3 igotzea erabaki du, EAJ, PP eta H1! alderdien aldeko bozkarekin, eta Bildu eta PSE-EE alderdien abstentzioarekin. Igoera zergen eta tasen eguneraketa bat besterik ez dela nabarmendu zuen Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak, “tasa gehienak 2008tik izoztuak egon eta gero, eguneratzea beharrezkoa zelako”. Osteguneko udalbatzarrean hartu zuten erabakia. Horren harira, duela aste batzuk udalaren egoera ekonomikoaren etorkizuna aztertzeko auditoria bat enkargatu zuten, eta horren ondorioen arabera, “krisiak horrela jarraituz gero, hiruzpalau urtean gastuak diru sarrerak baino handiagoak izango dira”. PSE-EEren arabera %3ko igoera beharrezkoa da. Baina euren abstentzioaren arrazoia azaltzerakoan, Udalbatzan egindako proposamena kontuan hartu beharra zegoela esan zuen Iosu Alvarez bozeramaile sozialistak. “Hilabetean 1.200 euro baino gutxiagoko diru sarrerak dituzten familiei zein herrian lanpostuak sustatzen eta bermatzen dituzten enpresa txikiei igoera hori ez aplikatzea proposatu dugu”, esan zuen. 140.000 euro gehiago Horrela, Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (IBI), Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga, Eraikuntza, Instalazio eta Obren Gaineko Zerga, Espazio Publikoaren Erabileraren gainekoa eta Jarduera Administratiboak egiteagatik ordaintzen dena %3 igotzea erabaki zuten zinegotziek, udal zerbitzu publikoak behar bezala mantentzeko. TAO zerbitzuarenak, berriz, 2008ko prezio berberean jarraituko du, eta Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga bere horretan uztea erabaki zuten. Hala ere, higiezinen eta [...]

Gaurtik apirilaren 8ra arte ordaindu daiteke zerga hori.

Martxoaren 4a arte izango da zabalik tasa hori ordaintzeko epea.

Uztailaren 3ra arte izango da ordaintzeko aukera.

Hirugarren hiruhilekoari dagokion ordainketa da, eta otsailaren 14a arte ordaindu daiteke.

Helbideratutako ordainagirien kasuan, hiru dasta ezberdinetan hiru karga egingo ditu udalak herritar horiek egokiena zaien unea hauta dezaten. Helbideratu gabekoek abenduaren 31 arte izango dute ordaintzeko epea.

Ordainketa egiteko azken eguna, abenduaren 31 da.

Ordainketarako epea bukatu ondoren, premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio, eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.

Abenduaren 31 arte egin daiteke tasa horren ordainketa, erreziboa helbideratua izan edo ez.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko aurtengo zerga ordaintzeko borondatezko epea astelehenean zabalduko du udalak (hilak 17) eta apirilaren 7an amaituko da.

Hamalau puntuko gai zerrenda jarri zuten atzo ilunabarrean mahai gainean iraileko ohiko udalbatzarrean. Udal zergak izan ziren, besteak beste, ahotan izan zutena.