2025eko EUSKARALDIAren atal berezia.
Izan zaitez AHOBIZI, BELARRIPREST edota BEGIZORROTZ!
2025eko EUSKARALDIAren atal berezia.
Izan zaitez AHOBIZI, BELARRIPREST edota BEGIZORROTZ!

Gaur Mintzapotea egingo dute San Pedron, bihar 'Bingoz bingo!' ikuskizuna, eta igandean Antxon Ana Goitiaren bakarrizketa.

Gaur izango da kantu afaria Ibaiondon, eta igandeko azken trakan mendibueltaz gain, bazkaria eta erromeria izango dira.

Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak jarri du martxan eta ulersaioko lehen promozioko 7 belarriprest etaherriko eragileetako 19 kidek hartuko dute parte.

Orereta Ikastolak antolatu du Blaitu Erronka Euskaraldiaren barruan.

Itziar Alvarez ile-apaindegiak irabazi du Euskaparate lehiaketako eskualdeko saria. Jardueraren hirugarren edizioa izan da aurtengoa.

Euskaraldiaren egitarauaren barruan, omenaldia egin zieten atzo euskara ikasi dutenei eta ikasten ari direnei. Herriko eragileen aitortza jaso zuten.

Pasaitarrek Euskaraldiaren suziria piztu zuten atzo, barruti bakoitzak txupinazo bana jaso baitzuen. Herri argazkia ere atera zuten lau barrutietan.

Oiartzungo Udaleko langileek zein ordezkari politikoek egunerokoan euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa hartu dute.

Gaur arratsaldean abiatuko dute Euskaraldia Errenteria-Oreretan eta 11 egunez hamaika ekitaldiz osatutako egitarau zabalaz gozatzea izango da, euskaraz.

Ekitaldia eta herri argazkia egingo dituzte Gurutze Santuaren plazan. Hilaren 25era arteko egunak ekitaldiz bete ditu herri batzordeak.

Arrakastaz bukatu du HITZAk 'Hamaika harpidedun sari!' kanpaina. Harpide berriek sari ederrak jaso dituzte.

Biyurrieneak eta Oiartzungo Euskaraldiko batzordeak elkarlanean antolatutako jarduera da larunbatean –hilak 17– egingo dutena.

Euskaraldiaren egitarauaren barruan, Anarik kontzertua eskainiko du Ibaiondo plazan, 21:00etan, doan.

Bihar izango da eta Errenteria eta Lezoko taldeak ariko dira aurrez aurre Zumardian, lau emakume eta lau gizon ariko dira lehian.

Euskaraldiaren laugarren ekitaldia hilaren 15etik 25era bitartean izango da. Euskara ardatz duen ariketa masiboaren inguruko gogoeta egin du Pasaiako Udalak.

Goizez Kultura Aretoan jaso daitezke, eta arratsaldez Oroitzene AEKn. 14 eta 15ean mahaia jarriko dute Gurutze Santuaren plazan.

Ahobizi eta belarriprest rolen artean bakoitzak zein aukeratu duen adierazten duen txapak astelehenean banatuko dituzte.

Pertsona bakoitzak gehienez bost argazki bidali beharko ditu maiatzaren 10etik 28ra, eta irabazleek 150 euroko diru sarria eskuratuko dute.

Lau barrutietako Euskaraldiaren batzordeek jakinarazi dute noiz eta non jaso daitezkeen 'belarriprest' edo 'ahobizi' ikurrak.
2025eko Euskaraldiaren astekari monografikoa deskargatzeko formularioa bete ezazu mesedez:

2025eko maiatzaren 9an argitaratuko dugu Euskaraldiaren astekari monografikoa. Txikienek azala sortzeko aukera izango dute, eta 8 sarietako bat eraman!
EUSKALDIAREN AZAL LEHIAKETAREN ATALA
