
Uztailaren 13tik 19ra izango da jarduera, eta Arantza-Oiartzun-Urruña-Sara bidea egingo dute 2011-2012 artean jaiotako 40 gaztek.

10:30ean hasi eta 20:30erarte zenbait jarduera izango dira plazan; tartean, muxikoak, erraldoiak, herri bazkaria edota kontzertuak.

Antxoko 24. Korrikaren lekukoa hartu behar dutenek agerraldia egin zuten larunbatean, Errigoraren produktuak dastatu ondoren.

Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia, enpresei begirakoa. Jardunaldia Errenteria-Oreretako Agustinak Zentroan izango da, 09:00etatik aurrera.

Ostiralean hasiko da Korrika Kulturala udalerrian, martxoaren 25 goizean helduko den 24 Korrikarako girotze lana hasteko.

Txirrita AEK-k eta Antxoko Korrika Batzordeak Antxoko Korrika Kulturala egingo dute hilaren 28an Gure Zumardian, 12:30etik 13:30era.

Zigilua duten establezimenduetan erosketa eginda, zozketan parte hartuko dute bezeroek.

Pasaian hamarnaka lagun ditu egun Mintzalagunak, eta kide gehiago bilatzea du helburu otsailean zehar aktibo egongo den ikasturte erdiko kanpainak.

Gaur (ostirala) egingo dute Oroitzene AEKn 24. Korrikak herrian arrastoak utz dezan bigarren Korrika Batzordea, 17:00etan hasita. Lehenean 17 kidek parte hartu zuten, eta egitarauaren lehen zertzeladak hitzartu dituzte.

Adierazpenak euskararen etorkizuna bermatzeko itun soziopolitiko berri baterako oinarriak jasotzen ditu, eta Bokalek eskaintza bere egin du.

Proiekzioa larunbat honetan izango da (hilaren 7an), 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Bihartik hasita, hamaika jarduera antolatu dituzte. Alabaina, oraindik ekintza gehiago iragarriko dituztela aurreratu dute.

Hilabete eskas geratzen da 24. Korrika hasteko, eta etorrera prestatzeko, bigarren batzordea egingo dute hilaren 19an Txirrita AEKn, 18:30ean.

24. Korrikak Lezon izango duen izaeraren gainean hitz egiteko batzarra 16:45ean hasiko da, Oroitzene AEKn.

Proiekzioa larunbat honetan (hilaren 7an) izango da, 17:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Katiuskak argazki estudioko kideek dinamizatuko dute saioa. Hitzordua hilaren 26an izango da, Intxixu AEKn, 10:00etan.

Antxoko Euskaltzaleen Sareak antolatuta, barrutiko Kultur Etxean bilduko dira, 18:30ean. Lehen saioak emandakoa landuko da, eta aurrera begirako urratsak definituko dituzte.

Ostiralean Beñat Sarasola idazlearen liburuaren inguruan arituko dira San Pedroko liburutegian, 19:45ean. Idazlea bera saioan izango da.

Donibaneko Euskaltzaleen Sareak antolatuta, Garikoitz Goikoetxeak Juanba Berasategi aretoan aurkeztuko du bere lana, 18:00etan.

Trintxerpeko guraso euskaltzaleen sareak barrutian euskarazko inguruneak sortzeko egitasmo bat landuko du. Hilaren 27an bilduko dira Ur-Gain elkartean, 18:00etan.