
Hilaren 21ean truk txapelketa egingo dute, baina aurreratu dute mus txapelketa zein plater tiraketa ere egingo dituztela.

Martxoaren 26an izango da kontzertua Lekuonan, 19:00etan; bezperan entsegu orokorra egingo dute Lekuonan, ikasleak eta adinekoak joango dira.

Beasaingo Igartza jauregian izango da hitzordua, eta Oarsoaldeko zein Bidasoako lau kide joango dira euren jardunaren berri ematera.

Hilaren 9tik 28ra bitartean zortzi hitzordu izango dira herriko hainbat txokotan. Solasaldiak, errezitaldiak edota aurkezpenak egingo dituzte.

Gaur hasiko da 40. Lesoinu. Urteek aurrera egiteak sor ditzaketen inertziek ez dute eraginik herriko musika zikloan, eta aurten, disko berri bat aurkeztu eta emakumeen emaria aitortuko dute.

Unibertsitateko proiektu bezala hasi zen, baina Azken Films taldea sortu zuten azkenerako. Allende Urritegi oiartzuarra da zuzendaria.

Martxoaren 8aren bueltako emanaldietan emakume sortzaileek indar berezia izango dute. Tomas Garbizuren konposizioen bilduma berria aurkeztuko dute martxoaren 1ean, 'Mila ertz'.

Denboraldi berriaren aurkezpena egin du EMKEk; aurtengo bigarren kontzertua egingo du igandean.

Nerea Torrijos estilista eta diseinatzaile ezagunak hitzaldia eman du Jantziaren Zentroan. ‘Gaua’ filmerako sortu dituen jantzien erakusketa bisita daiteke martxoaren 22ra arte bertan.

Sona handia duen 'La Voz' programaren azken edizioan aritu da Oihan Aristizabal Cruz oiartzuarra. Ez da saioan parte hartu duen lehen aldia; bai, baina, finalera iristen dena.

Erabat maskulizatuta dagoen musikaren sektorean borrokan dabiltzan emakumeekin bildu da HITZA M8aren atarian. Horietako bat da Lide Hernando musikaria, Liher eta Bele proiektuen sortzaile eta gidaria.

Hilaren 14an egingo dute emanaldia Iñaki Alberdik, Leire Romerok eta Aiert Beobidek. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira.

Maddi Kazabonek gidatuko du saioa. Hilaren 15ean izango da, 11:00etatik 13:00etara, eta zuzeneko musika izango da ikastaroan zehar.

Itsas Mendik antolatuta, kantujira egingo dute bihar barrutiko kaleetatik barrena. Parte hartzaileak Meipitik aterako dira, 12:00etan.

Pasaiako Udalak Trintxerpe Poetikoa izeneko poesia errezitaldi irekia antolatu du. Topaketa barrutiko liburutegian izango da, 18:30ean.

Larunbatean izango da txistulari taldearen emanaldietan lehena, Iztieta auzoan. Diana egingo du 10:00etan hasita.

Muxikoak dantzatuko dituzte igandean Beti Prest Dantza Taldeak antolatuta.

Guzman Villardon Preciadok 'Diario de lo cotidiano' poesia liburua aurkeztuko du.

Proiekzioa larunbat honetan izango da (hilaren 7an), 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Partaideetako bat ondoezik dagoela-eta, saioa atzeratzea erabaki dute. Aurrerago iragarriko dute kartel berria.