
Oiartzungo Sare Herritarrak herriko zortzi auzoak lotuko ditu, preso gaixoek pairatzen duten egoera salatzeko.

Orribakar lehiaketan bost maila daude, adin tarteka banatuta: 6-15 adin tartekoek parte har dezakete.

Lasterketan parte hartzen duten guztiek takilak eta dutxak doan erabiltzeko aukera izango dute, kiroldegietako harreran beren dortsala erakutsita.

Interesdunek izena eman beharko dute eta ordaindu, hilaren 17a baino lehen. Helduek 10 euro ordaindu behar dituzte eta haurrek 8 euro.

Udalaren errondaren barruan izango dira gaurko bi auzo batzarrak.

Gianfranco Rosi zuzendari italiarraren Fuego en el mar (Fuocoammare) filma eramango du pantailara Ozzinemak.

2500 film labur inguru jaso dituzte aurten, eta horietatik 29 lehiaketarako hautatu.

Saharan izandako esperientzietan oinarrituta idatzi du liburua. Egile eskubideen bitartez ateratako onura guztiak Mundubati joango zaizkio, Sahararako.

Pasaiako Udalak erakusketa antolatu du Ricardo Ugarte eskultorearen omenez. Abenduaren 4ra arte egongo da zabalik sortzaile sanpedrotarraren ibilbideari aitortza egin nahi dion erakusketa bikoitza

Errenteriako koralaren 50. urteurrena ospatu nahi izan du Ondartxo Abesbatzak XXXI. Musika Abesbatza Astean.

Errenteria Hiria Otxote Topaketa antolatu du zazpigarrenez Niessen Elkarteak.

Aullido Libertario taldeak martxa bat antolatu du, 1931. urtean hildakoak gogoan.

Haurralde Fundazioak eta Malen Etxea elkarteak egindako 'Mujeres inmigrantes y resistencias' film laburra emango dute bihar Merkatuzarren.

Gipuzkoako XXXI. Gazte Mailako Aurresku Txapelketa jasoko du, 18:00etatik aurrera, Niessen Kulturguneak. 21 dantzarik parte hartuko dute.

Kuadrillen Eguna zein kolorerekin 'margotuko' den aukeratu daiteke jada. Bost aukera daude: horia, horia, beltza, gorria eta laranja.

Larunbatean hasiko da Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak urtero antolatzen duen kultur hamabostaldia.

Urdaburu Mendizale Elkarteak hiru martxa antolatu ditu iganderako, herritar ororentzat egokiak horietan parte har dezaten.

Ekain Jimenez Kadete Mailako txirrindulariak sprintean irabazi zuen igandean VII. Ataun Aia Saria. 48,5 kilometroko proba izan zen.

Musikaz Blai jaialdia hasiko da ostegunean, eta urtero legez hamaika kontzertu eta askotariko ekitaldiak izango dira barrutian festibalak iraun bitartean.