Albisteak

Euskara ikasleak festa giroan trebatuko dira datozen egunotan

Trintxerpeko Udal Euskaltegiak XXI. Kultur Astea antolatu du datorren asterako, ohi bezala, Santa Ageda bezperaren bueltan eta orotariko jarduerekin.

olatz mitxelena
Jaizkibel Mendi Taldea

Mondarrain mendira irteera antolatu du Jaizkibelek

Larunbaterako antolatu dute irteera, Euskal Herriko gazteluak ezagutzeko egiten ari diren biraren barruan.

olatz mitxelena

Martxoaren 21eko eguerdian iritsiko da Korrika Oiartzunera

Bigarren Korrika batzordea ostiralean egingo dute, 17:30ean, Fermiñenen. Kilometroak erosteko aukera zabalik dago.

EPLEren emaitzak (2015-01-26)

Odriozola EPLEko pilotaria trinketeko finalera, eskuz banakako 2 mailan. Landarek bi garaipen lortu ditu.

Lan hitzarmenaren defentsan greba egin dute gaur izotz fabrikako langileek

Etzirako beste greba deialdi bat egin dute, eta aste honetan zuzendaritzaren aldetik erantzuna ez lortzekotan astelehenetik aurrera greba mugagabea egin asmo dutela iragarri dute.

olatz mitxelena

Lezoko kirol taldeen emaitzak

Emakumeen lurraldeko kopan fin ibili ziren Allerrukoak etxean jokatutako partidan. Lau gol egin zituzten antigua Luberrikoen aurka.

Josetxo Etxandi txapelketako final laurdenetako partidak jokatuko dira gaurtik aurrera

Josetxo Etxandi Pilota Oroitaldia jokatzen ari dira Lezon 40. aldiz, eta gaurtik hasita, ostegunera bitartean final laurdenetako partidak jokatuko dituzte. Goiko Plazako frontoian jokatuko dira partida guztiak, bi egunean, 18:30etik aurrera.

Antzerki taldean izena emateko epea ireki da gaur

Antzerkia barrutik ezagutu nahi duenak Txinalka Oiartzungo helduen antzerki taldean du horretarako aukera. Edurne Agirrezabalak gidatuko ditu aurten ere klaseak.

eihartze aramendia

Donibaneko kantuzaleak larunbatean irtengo dira kantu jiran

Asteazkenean entsegu bat egingo dute, 20:00etan, Isas Mendin

olatz mitxelena

Ziklomotoreentzat azterketa teknikoa egingo dute ostegunean

Azterketa teknikoa egin nahi dutenez ordua eskatu beharko dute aurrez.

Touringekoek garaipena lortu dute asteburuan joaktutako bi partidetan.

Touring nagusi etxean

2-0 irabazi dio Zarautzi, Errenteria Hiria txapelketako finalean.

Errenteriar bat hil da Segoviako entzierro batean

63 urteko gizon bat da hildakoa. Zekor baten adarkada jaso zuen, bihotzean.

Xanistebanak 2015 [argazki galeria]

Bukatu dira xanistebanak, ekitaldiz betetako bost egun izan dira. Hementxe HITZAk xanisteban hauetan jaso duen argazki bilduma.

eihartze aramendia

Festen azken txanpan sartuta

Azken orduetan sartu dira xanistebanak, baina oraindik bada zer gozatua.

eihartze aramendia
Gazte Eguna

Gazte Eguna [argazki galeria]

Jolasak egiten ibili dira gazteak eta ondoren poteoa egin dute elektrotxarangarekin. Bien bitartean, izan dira bestelakoak ere.

eihartze aramendia
Abuztuak 5

Gazteek hartuko dituzte kaleak gaur

Gaur Gazte Eguna izango da. 14:00etan botako dute gazteek suziria eta hortik aurrera eurena izango dira herriko kaleak.

eihartze aramendia
Gehiago