Albisteak

Jexux Leonet da Oiartzungo EH Bilduren alkategaia

Atzo egindako batzarrean hautatu zuten zerrendaburua 50 herritarrek. Herri programa guztiz osatzea da orain koalizioaren helburua.

EAJk Bou Nabarrako aparkalekuaren gaineko informazio gehiago eskatu du

Hauteskundeei begira egotea egotzi dio EH Bilduri eta "kea saltzen" ari direla salatu dute.

olatz mitxelena

Haurtzaroko ikasleek 700 euro bildu dituzte Ziburuko Kaskarotenea ikastolarentzat

Ekitaldia egin zuten atzo Haurtzaro Ikastolan Kaskaroteneako Laida Mugikari dirua eskura emateko.

Igerian, txirrindulaz eta korrika, Errenteriako Indoor Triatloian

Hilaren 31n egingo dute triatloia Serviocio Sl eta Errenteriako Kirol patronatuak antolatuta

Kirola, alde guztietatik begiratua, Oiartzungo Kirol Astean

Hilaren 26tik 31ra futbolaz, mendi lasterketez, txirrindularitzaz, pilotaz, kirol elikaduraz, emakumea eta kirolaz, nahiz euskal kirolez hitz egingo dute herrian.

Istripu arriskua sahiesteko lanak hasi dituzte Altamirako biribilgunean

Seinalizazioa eta argiztapena hobetzen ari dira oinezkoen segurtasuna bermatzeko

Terrazak eta mahai multzoak jartzeko tasak zehaztu ditu udalak

Bi baimen mota eskatzea izango dute tabernek eta kafetegiek, urte osokoa edota udarakoa.

Odol emaileen elkarteak iaz 471 odol poltsa bildu ditu Pasaian

Azken urteetan bildutako poltsa kopurua beherantz ari delako kezka agertu dute elkartetik.

olatz mitxelena

Basamortuko musika gaua egingo dute larunbatean Niessenen

Tutan Come On eta Voltaia taldeek Niessenen joko dute larunbat gauean, 22:00etatik aurrera. Oarsomusikak antolatu du kontzertua. https://www.youtube.com/watch?v=iR43CLiIiaY

Alkategaia onartzeko batzarra deitu du Oiartzungo EH Bilduk

Etzi ostegunarekin finkatu dute hitzordua Pleno Aretoan, 19:00etan.

Madalenak "festa politizatuak" izan direla salatu du PSE-EEk

Aldarrikapen politikoek festetan toki gehiegi izan dutela iritzi dute sozialistek, eta hainbat ekitalditan gabeziak egongo direla uste dute.

oarsoaldea
Elorsoro kiroldegia

Kiroldegia bi astez itxita egongo da mantenu lanengatik

Abuztuaren 10etik 23ra Elorsoro kiroldegian mantenu eta konponketa lanak egingo dituzte.

eihartze aramendia
Elkarretaratzea

Soldaten igoerarekin sumindutakoek elkarretaratzea egin dute Trintxerpen

Udalari atzera egiteko eskatuz, hainbat herritarrek idatzia banatu zieten protestara bildutakoei

olatz mitxelena

Listorreta abenturarako gune izango da abuztuan

Abuztuaren 8an Historiaurrearekin lotutako jarduerak egingo dituzte, eta 22an, berriz, saguzarren bizimodua ezagutzeko aukera egongo da.

Hondakinen birziklatzea ia hamar puntu igo zen ekainean, iazkoarekin alderatuta

Udaleko Mendi eta Ingurumen Sailaren arabera, edukiontzi marroiak ahalbidetu du hondakinen birziklatze tasa hamar puntuan igotzea.

xorrola

Xorrolan hainbat aldaketa izango dira xanistebanetan

Abuztuaren 2tik 6ra lehenengo bidaia 07:10ean aterako da Arraguatik, eta azkena 22:40an.

eihartze aramendia
Petra Lekuona

Biloben Eguna ospatuko dute gaur Petra Lekuonan

Festa handia izango dute gaur arratsaldean Petra Lekuona zaharren egoitzan, Biloben Eguna izango da 16:00etatik aurrera.

eihartze aramendia
San Pantaleon

[Argazki galeria] Donibaneko jaiak iritsi dira ekuadorrera

Atzo lepo egon ziren Donibaneko kaleak, San Pantaleon ospakizunaren harira

olatz mitxelena
kuadrillen eguna orereta 2015

Ion Collar: "Jaiak inoiz baino gehiago gozatu ditugu giro atsegin batean"

Ion Collar Kultura zinegotziak jaien lehen balorazioa egin du, eta eskerrak eman dizkie dena behar bezala ateratzen lagundu dutenei.

Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuan izango da txapelketa.

Galtzarabordako kiroldegia itxiko dute bi astez, mantenua egiteko

Galtzaraborda kiroldegia, udaro bezala, itxiko dute igerilekuak hustu eta fumigatzeak egiteko, baita legionella prebenitzeko ere.

Gehiago