Albisteak

Ezker Anitzaren "koherentzia eza" salatu du PSE-EEk

Sozialistek ezkerreko koalizioak egindako kritikei erantzun die. Horrela, udal gobernu taldeak hartutako erabaki batzuk, oposizioan egongo balira, kritikatuko lituzketela egotzi diete sozialistek Ezker Anitzari. "Boterea ukitzearen ondorioz da", esan du Jose Angel Rodriguez udal taldeko bozeramaleak.

Garagardo gauarekin ospatuko Txintxarri elkarteak 30. urteurrena

21:00etan hasiko da gaualdia, hitzaldi txiki batekin, eta maltak eta lupuluak ikusiko dituzte eta garagardoa nola egiten den azalduko diete. Ondoren, entsalada, ukondoa eta postrea afalduko dute.

Trafiko aldaketak izango dira igandean, Behobia-Donostia dela eta

Nafarroa etorbide osoa, Lartzabaldik Iztietaraino, itxita egongo da 09:30etik 13:30era. Horregatik, hainbat aldaketa izango dira etorbide horren inguruko auzoetan.

Datorren urterako zerga ordenantza aldatzea, gaurko plenoan eztabaidagai

Besteak beste, Kataluniako igandeko kontsulta hartuko dute hizpide, 19:00etatik aurrera, San Pedroko udal aretoan.

olatz mitxelena

Sortuk "errezeta zaharrak" alboratzeko eskatu dio Madrili

Gatazka gainditzeko eszenatoki bat eraikitzeko ardura exijitu dio Espainiako gobernuari. Manifestazioa egingo dute 19:30etik aurrera, Tomas Elgorriaga estraditatu ez dezaten eskatzeko.

hondarribiko hitza

Errenteria-Oreretako alkateari eskakizun sorta helarazi diote erretiratuek

Hileko lehen astelehenetan egin ohi duten bezala, Oarsoaldea eta Bidasoko pentsiodunek manifestazioa egin dute Herriko Plazatik hasita. Pentsio duinen alde eta politikari ustelen aurka aldarri egin dute.

Herri Urratsera joateko deia, Ipar Euskal Herriko ikastolen errealitatea ezagutuz

Saretuz egitasmoaren ekimenez, Lander Garrok eta Ur Gorostiagak Seaskako ikastolen egoeraren berri eman dute

Kristalezko harribitxiak

XX. mendearen hasierakoak izan daitezkeen Pasaiako argazkiak topatu ditu Amagoia Piak Getariako artxiboan, kristalezko negatioboetan; paisaiak eta arraunlariak ageri dira kristaletan.

olatz mitxelena
Hauteskundeak irudia

EH Bilduren ekitaldia izango da bihar

Biblioteka atzean izango da ekitaldia.

eihartze aramendia

Errenteria Musikalen izena emateko epea datorren astean hasiko da

Musika zein dantza ikastaroetan matrikulatzeko aukera egongo da hilaren 22ra arte

Hauteskundeak irudia

Ekonomiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu EAJk

Datozen urteetan udalean aurrera eraman beharreko ildoa finkatzeko izango direla esan dute

Lezoko Sarek agerraldia egingo du larunbatean

Lezoko 30 lagunen izenean deialdia egingo duela Sarek jakinarazi dute

'Trainerua' proiektua

Oiartzungo Itsaslapurrak 'Trainerua' probatzen

Trainerua karbono zuntzezko piezen diseinu, fabrikazio eta balidazio proiektuko emaitza da. Arraunlari oiartzuarrak bertan izan ziren.

eihartze aramendia

Bihar hasiko da Musikaste, Musikaldiari leku eginez

Bihar hasiko da 43. ekitaldia; konpositore donostiarraren bi obra estreinatuko dituzte, eta larunbatean 2.700 gora musikari ariko dira

Udalbiltzak eta ikastolek lankidetza hitzarmena sinatu dute

Zuberoako Basaburua eta Eperra eta Haurtzaro ikastolen arteko elkarlan hitzarmena sinatu dute, ikasle, irakasle eta gurasoen harremanak indartzeko asmoz.

eihartze aramendia

Batzarra eta afari-meriendarekin hasiko du kanpaina EH Bilduk

19:00etan izango da bilera Merkatuzarren, eta mokadutxoa Alkartetxean

Gehiago