Albisteak

Gaur hasiko dira Oiartzunen auzoetako batzarrak

Auzoetan egindako lanen berri emateko, eta gauzatu ez direnen egoera zein den azaltzeko auzo batzarren erronda egingo du udalak azte honetan, gaurtik hasita.

Udako ordutegiari ekin diote liburutegiek

Irailaren 5era arte ondoko ordutegiak izango dituzte liburutegiek, eta tartean oporrengatik itxita ere izango dira:

olatz mitxelena

Bukatzear daude Euskadi Etorbidea asfaltatzeko lanak

Atzo Arrandegi kalera arteko zatian aritu ziren asfaltatze lanetan Trintxerpeko kale nagusia eraberritzeko lanak bukatzear daude. Atzo arratsaldean Azoka eta Arrandegi kalearen sarrera arteko zatian aritu ziren lanean.

olatz mitxelena

Haurraren Eguna ospatuz bukatu dira sanpedroak

Bukatu dira sanpedroak. Jaien azken egunean haurrak izan ziren festetako protagonistak. Herri bazkaria, puzgarriak, aparraren festa, buruhandiak.... egitarauaren jarduera gehienak izan ziren haientzat propio antolatuak

olatz mitxelena

Albaolak Euskal Herria ordezkatuko duen iola aurkeztu du

Xabier Agotek, Aitor Edrosok eta Brian McClellanek gidatu zuten aurkezpena Atzo ziren uretaratzekoak, baina ezinezkoa izan zen. Azken ukituak baino ez dira falta uztailean Bretainiako Morbihanen egingo duten Internacional Atlantic Challengean Euskal Herria ordezkatuko duen iola bukatzeko, baina hala ere, atzo aurkeztu zuten prentsa aurrean, besteak beste proiektuan parte hartze garrantzitsua izan duen Brian McClellanek AEBera itzuli behar duelako. http://youtu.be/o1h5rvv5tW0

olatz mitxelena

Desfibriladoreak erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du DYAk

Oinarrizko Bihotz-biriken suspertzea eta Kanpoko Desfibriladore Automatikoko (DEA) ekipoen erabilerari buruzko ikastaroa egingo du hilaren 14an eta 15ean Soroetagaineko egoitzan. Matrikularen kostua 90 eurokoa da, eta izena emateko interesdunek 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar dute.

hondarribiko hitza

Berandu baino lehen

Oiartzungo Txost Pilota Taldea raketisten gaineko ikerketa lanean

Aldundiak itzulitakoarekin, erreken bidea sendotuko du Oiartzunek

Euriteengatik ur emaria handitzen denerako onuragarri izango dira lanak

'Izarretan zehar' da Anai Arrebaken azkena

Talde sanjuandarrak Bonborenea Ekintzak zigiluarekin kaleratu du bigarren lana

olatz mitxelena

Oiartzungo skate park-a diseinatzeko parte hartze prozesua egingo dute

Hiru saio egingo dituzte parkearen diseinua eta bestelako xehetasunak erabakitzeko

Martxoaren 8aren harira, egitarau zabala Oiartzunen

Ostiraletik hilaren 13ra arte luzatuko dira ekitaldiak. Horiek bitartean erakusketa dago udaletxean

Bilduk agindutakoak ez dituela bete salatu du Lezoko EAJ-k

Koalizioaren lehentasuna atez atekoa "inposatzea" izan dela salatu du Garbizuk

The Soul Messengers taldearen musika beltzak girotuko du gaur Trintxerpe

Kamera-Musikaren IV. Astearen barruan eskainiko du kontzertua banda donostiarrak, 20:00etan, doan.

olatz mitxelena
Gehiago