Herriak egin du aukera eta marrazki bizidunak izango dira Inauterietako protagonistak.


Zazpi taberna lehiatzen dira eta irabazleak herria ordezkatuko du irailean, Almazaneko finalean. Pintxo bakoitzak 2,5 euro balio du.

Hemendik aurrera, habia bat aurkitzen denean, lekuko udalera egin behar dela deia, eta handik, dagokion arduradunak erabakiko du egoera bakoitzean komeni den jokabidea. Liztorrak deuseztatzeko bi metodo nagusi erabiliko dira, aga baten bidez intsektizida kabi barruan txertatzea, edo habia tirokatzea.

Etxolak eta baratzeak kentzea, eta oinezkoentzako bide berri bat egitea, atseden guneak prestatuz San Migel-Anaka eremuko obren lehen fasearen helburua izango da. Era honetan, San Migel eta Anaka bide berri batekin lotzea eta bide batez, Hiri debekatuaren mapan zehaztutako puntu ilun batekin bukatzea aurreikusi du tokiko gobernuak. Lanak 8 astez luzatuko direla adierazi dute Irungo Udaleko Bide Publiko eta Obra arlotik.

Astelehenean zabaldu zuen Pasaiako Udalak berdintasun arloan lanean diharduten talde, erakunde eta elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea, eta hilaren 30era bitartean izango da zabalik.





Errenterian emakumeek egindako lanarekin zerikusia duen edozein material jasoko dute, 1900 eta 1980 urteen artean. Udal Artxibategian jasoko dute, hilaren 18ra arte.

Asierrek eta Imanolek irabazi zuten Korrika Mus Txapelketaren eskualdeko kanporaketa; Ina eta Ekain pasaitarren kontra jokatu zuten finala

Larunbatean egin zuten lehen topagunea, Herrera Herrirak bultzatuta

Bixi-Bixi elkarteak antolatu du liburu aurkezpena; ostegunean izango da, 19:30ean, Victor Hugo etxean

Oraingo harlauzak kendu eta aglomeratu inprimatua jarriko dute, eta Maria Lezo kalea itxita egongo da bi egunez.

Lurraldeko Bigarren Mailako Allerru saskibaloi taldea laugarren da sailkapen taulan.

0-1 irabazi die Gernikak Don Boscon jokatutako partidan

Ostiraletik atzora arte Ihoteen eremua izan da herria