

Prezioak izan dira finkatu duten alderdietako bat, baldintza teknikoak, hizkuntza, ingurumena eta genero ikuspegiaz gain. Udalak ferianteei tasa gutxiago ezarriko dizkie.

Ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza katea elkarlanean jorratuko dugu hainbat herri hedabidek. Iruditzen zaigu gure komunitateentzat interes informatiboa duen ekimena dela, eta aukera aproposa dela hedabideon artean elkarlana sustatzeko. Apustu berezia egingo dugu, eta kalitatezko jarraipen anbiziotsua prestatzen ari gara. http://youtu.be/DckIa-yDCSo

Claudia Miruna bermeotarraren Tú y yo contra el mundo narrazioak lortu du Xanti Altxu EHGAM-Gipuzkoaren sortzaileetakoa zen omenezko Madelon Saria. Bigarren saria Nahia Bornagoren No sé saltar lanarentzat izan da.

Udalak herritarrei "adi" egoteko eskatu die, eta egin beharreko aldaketak burutu ditzatela.

Ez dute onartu preso pasaitarraren abokatuak aginduaren kontra aurkeztutako helegitea, eta honenbestez datozen egunotan espainiaratuko dutela espero da.

Aiert Beobidek eta Unai Elizasuk zuzendu dute bertsolaritza eta dantza uztartzen duen ikuskizuna.

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen baitan biltzen diren eskoletako 2.500 ikaslek hartuko dute parte maiatzaren 9an, Errenteria-Oreretan egingo duten Musikaldiaren XII. ekitaldian. Eurez gain, udalerriko musika eragileek ere ekitaldiak egingo dituzte.

Urtea agurtzeko Ereñozutik irten eta Oiartzunera arteko bidea egingo dute oinez, igandean; Oiartzungo Tolare jatetxean babarrun jatea egingo dute.

64 urtetik gorako lezoarrei begira antolatu dute ikastaroa. Doakoa izango da.

Leire Barrerak Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen hezkuntza legeari buruzko xehetasunak emango ditu, udaletxean, 19:30ean hasita.