
Allerruren 50. urteurrenaren harira, entrenamendua egin du gaur goizean Plazeta futbol zelaian Realak. Ehunka zale inguratu dira Lezoko futbol zelaira, gehienak gazteak, euren idoloak gertutik jarraitzera. http://youtu.be/vSd9pbezaDY


Irunen bi izango dira, bat 19:00etan eta bestea 19:30ean. Pasaia, Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan 19:00etan elkarretaratzeak egingo dituzte.

Ekitaldi anitza egingo dute udaletxean, 18:00etatik aurrera.

Hainbat jatorritako emakumeak elkartuko dira, "kultur arteko elkarrizketak" izateko eta "beste jatorri batzuetako historia, kultura eta gastronomia partekatzeko"; topaketa bitartean haurtzaindegi zerbitzua egongo da, eta gaur da berau eskatzeko azken eguna.

27-28 galdu du Donibane Eskubaloiak, partida ikusgarrian; lidergoa galdu eta Usurbil jarri da sailkapenaren buruan.

Ipuin kontaketa eta txotxongiloak uztartuz, emanaldiak antolatu dituzte udal liburutegietan Euskararen Eguna ospatzeko.

Bana berdindu dute zuri-gorriek Getxoren kontra, eta puntua oso garrantzitsutzat jo dute.

Pintxo hitzaldia antolatu dute ostegunerako, 19:30etik aurrera, elkartearen egoitzan.

Emakumearen kontrako indarkeriari aurre egiteko lan estrategiak definitu eta udalaren konpromisoak hitzartu dituzte; era berean, "gizartea aldatzea" eta "bizitzaren esparru orotan berdintasunezko harremanak bultzatzea" beharrezkotzat jo dute, "indarkeria matxistak aurpegi ugari" dituelako. Zentzu horretan, aurten "zenbait iritzi-taldek, zenbait epailek, eta zenbait ordezkari politikok egin dituzten eraso ideologikoak eta hitzezkoak" nabarmendu dituzte. Indarkeria matxistarik gabeko espazio komunak lortzeko bidean, ezinbestekotzat jo dute esparru politikoan eta herritarren artean adostasuna lantzea.