Albisteak

Zinea, Itsas etxean

Las dos caras de enero fima proiektatuko dute gaur, asteazkenez, Itsas Etxea Auditoriumean, gaztelaniaz. 18:00etan hasiko da eta sarrerak 4 euro balio du.

hondarribiko hitza

Eguzki pozik, diputazioak Ulian ehizatzeko debekua berretsi duelako

Garrantzia handiko albistetzat jo du talde ekologistak erabakia Eguzkiren arabera "arrazoia eta sen ona nagusitu dira erabiltzaile gehien-gehienen mesedean".

olatz mitxelena

Eskualdeko erretiratuak lapiko arteko lehian

Haurrenbazkaria Haurrak eta erretiratuak. Horiexek protagonista nagusiak, gaur, Donibaneko jaietan. Goizean txikiak aritu dira, pilota partidetan lehen, eta tiro txapelketan ondoren. Jada eguerdian, Meipin bildu dira guztiak, Bixi-Bixi elkartean haientzako propio prestatu duten bazkarian

olatz mitxelena

Ordutegi zabalagoa izango du Xorrolak Oiartzungo festetan

Abuztuaren 2an hasiko diren xanistebanetan ordutegi berezia, zabalagoa, izango du Xorrolak, Oiartzun barruko autobus zerbitzu publikoak. Ordutegi handitzea abuztuaren 2tik 6ra izango da, eta lehen bidaia 07:10ean abiatuko du, eta azken irteera 22:40an izango da.

EAJk salatu du udal gobernuak atez atekorako izan daitekeen mailegua eskatu duela

Udal Gobernu Taldeak inbertsioetarako eskatu dituen 321.329,30 euroak Trintxerpen lokalak erosteko erabiliko dituztela uste dute jeltzaleek Zehazki zertara bideratuko dituzten ez dakiten arren, susmoa agertu dute.

olatz mitxelena
Gehiago