

Juke Point taldeak larunbatean joko du Uxoa tabernan (Butroi pasealekua, 1), doan. Another day, another time disko berriaren aurkezpena egingo dute. Men of Rock Musika Elkarteak antolatutako kontzertua da eta 22:00etan hasiko da.




http://youtu.be/ZzNNq04dx6Q


Uztailaren 7an, 8an eta 9an Augusto. Estatu pasioa (Augusto. Pasion de Estado) ikastaroa emango du Udako Euskal Unibertsitateak Irungo Oiasso Erromatar Museoan eta Gordailuan. Mertxe Urteaga museoko zuzendariak eta Juan Santos Yanguas EHUko irakasleak gidatuko dute udako ikastaroa.

Tarzan animaziozko filma proiektatuko dute larunbatean, hilak 5, Itsas Etxea Auditoriumean. Emanaldia euskaraz izango da eta sarrerak 3 euro balio du.

Jaietako lehen gaueko parrandari buelta eman eta berehala irtengo dira gaur kalera antxotarrak San Fermin Jaietan murgiltzera. Festak hasi besterik ez dira egin eta gogotsu daude herritarrak. Egitarauan bada adin eta gustu guztietarako eskaintza. Hona gaurko proposamenak:


Ergoiengo jaietan egindako rifaren zozketan Joxe Manuel Hernandez izan zen irabazlea. Bada jada 500 euroko saria esku artean du, eman diote. Pierre Ergoiengo jai batzordeko kideak eman zion saria. Ondoko argazkia horren adierazle da.


