
Olinpiadak TB kateak, Hondarribiko Herri Olinpiadetarako propio sorturiko telebistak, lehen jardunaldiko bideoa jarri du sarean. Hilaren 13an egingo dute bigarren jardunaldia eta Olinpiadak TBko kideek 19-20ko asteburuan igo nahi dute sarera jardunaldi horren gaineko ikus-entzunezko laburpena. http://youtu.be/lUH7tpfUoxM



San Pedro eta San Martzial jaien Urdanibia plazako egitarau herrikoiaren astearteko ekitaldiak.

San Pedro eta San Martzial jaien asteleheneko ekitaldiak.

'Gurekin jai' izenburupean sanferminetara begira bideoklipa sortu eta zabaldu du Pasai Antxoko Harremantxo talde feministak. Barrutiko hainbat belaunalditako emakumeek parte hartu dute bideoklipan, abesti dantzagarri baten bertsioa eginez, jai parekideak eta erasorik . Jaietan betaurreko moreak janzteko deia zabaldu du Harremantxok. http://youtu.be/Ng0Dj2_SExM

Mark Kurlansky idazle eta kazetari estatubatuarrak hitzaldia eskainiko du ostegunean Ondartxon, Albaolaren faktorian, San Pedron. 19:00etan izango da hitzaldia eta sarrerra, doan. Euskaldunak eta itsasoa hitzaldia Donostia 2016k antolatu du Etxepare Institutuaren laguntzarekin.