
San Tomas eguneko programazioaren barruan, erraldoien eta buruhandien topaketaren lehen ekitaldia egingo da, 12:30etik aurrera.

Antxoko eta San Pedroko jarduerak larunbatean izango dira. Donibanekoak eta Trintxerpekoak, aldiz, igandean. Donibaneko Meipi auzoko San Tomas eguna hilaren 21ean ospatuko da.

20.000 biztanletik gorako udalerri edo eskualdeen kategorian jaso du egitasmo onenaren saria 50/50 proiektuagatik.

Oiartzun, Urgull, Tokia Alai eta Andonaegi kaleetan egin dituzte lanak. Esku hartzearen zenbatekoa 30.547,23 euro + BEZ izan da.

Sustatzaileek musikaz betetako jai bat antolatu dute hilaren 12an San Pedroko Proisako estalkian, 17:30etik aurrera.

HITZAri eman dio bere emariaren zati bat sortzaile oiartzuarrak, hedabidearen 2026ko agendak nahiz paretako egutegiak, koadernoak eta poltsak haren sinadura daramatelako. Aurretik, ordea, bide luzea egina du.

Azaroaren 22an, Santa Zezilia egunean, Jose Ignacio Elortegi sanpedrotarraren kultur ekarpena errekonozitu zuten San Pedroko elizan, omenaldi hunkigarri batean.

Pasaiako etxez etxeko langileak berriz ere kalera atera dira gaur, hitzarmen duin eske. Sei hilabeteko borrokaldia bete dute; irailaren 1etik greba mugagabean dira.

Izendapen horrek, besteak beste, alokairu prezioen mugaketa, kontratuen egonkortzea eta espekulazioaren aurkako neurriak ekarriko dituela adierazi du udalak.

Udalaren eta Laurak Baten asmoa da Pasaiako saltokien ingurunea eta ikusgarritasuna hobetzea. Horretarako, argi berriak jarri ditu udalak.

Gaur (osteguna) arratsaldean Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan banatuko ditu. Bihar goizean, Lezon eta Pasaian.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 17an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Miren Agur Meabe idazlea Donibaneko Ubera liburutegian izango da ostiral honetan, 19:45etik aurrera. Saioaren ondoren luntx bat egingo dute.

Ikasle mugimenduak Gipuzkoako mobilizazio nagusia Donostian egingo du. Oarso Bidasotik geldialdiak egin dituzte hara joateko.

Idazleak 'Estaciones del vacío' poesia liburua aurkeztuko du ostegunean (hilaren 11n) barrutiko liburutegian, 19:00etan.

12 CM erakusketaren 30. ekitaldia San Pedroko Udal Aretoan egongo da ikusgai, hilaren 12tik 2026ko urtarrilaren 18ra bitartean.

Treba Gurasoak egitasmoaren baitan, udalak gurasoei begirako bi hitzaldi antolatu ditu datozen egunetan, Donibanen eta Trintxerpen.

Bihar eta etzi, arte martzialen inguruko erakustaldi bat egingo da Donibaneko kirolgunean. Izen emateak galdetegi bidez egin behar dira.

Aparkalekuaren Ordenantzaren hirugarren eta azken faseko txartelen banaketa abiatu du udalak. Trintxerpe-San Pedroko HAZ bulegoan arratsaldeko errefortzuak jarri dira.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.