Oiartzungo paisaia eta aberastasun natural, monumental eta kulturala babestu, kontserbatu eta ezagutarazteko egindako lanagatik jaso du zigilua.
Larrabide kiroldegia eta Donibane zein Trintxerpeko gimnasioak kudeatuko ditu datozen urteetan. Klubak "ilusioz" hartu du "erronka garrantzitsu hau".
48 ekintza antolatu dituzte Oiartzungo hainbat kultur eragilek eta udalak apirilak dituen 30 egunetan gozatzeko.
10 puntuko gai zerrenda izango dute bihar, eta publikoak saioa jarraitzeko aukera izango du. Hitzordua 18:30ean izango da.
Martxoko plenoa egin dute. Iaztik geratu zen gerakinaren berri eman dute, eta inbertsioetara bideratuko dela jakinarazi dute.
Hileroko udalbatzarra astebete aurreratuko dute, etzira. Hamabi puntu izango ditu. Hautets-mahaien zozketa ere egingo dute aste honetan.
Datorren hilean bizilagunekin hitzordu bakarra izango dute alkateordeek: maiatzaren 15ean.
Hamabi puntuko gai zerrenda izango du apirileko udalbatzarrak. Ohi baino lehenago hasiko da, gero Arraguako prozesua dagoelako.
Hiru ikastetxeetako LH 5eko ikasleek bertatik bertara ezagutu dute langileen egunerokoa. Bisitak "didaktikoak eta emankorrak" izan direla dio udalak.
Oiartzungo Urtekari Batzordeko kideak aurtengo alea osatzen hasi dira. Herritarrei eta elkarteei idazlanak bidaltzeko deia egin diete.
Pasaiako Udaleko lau alkateordeekin aurrez aurreko arreta zerbitzuaren hurrengo data apirilaren 17an izango da, eta ez, aldiz, apirilaren 3an.
Bilera izan berri dute Teo Alberro Pasaiako alkateak eta Azahara Dominguez diputatuak. Besteak beste, portuaz, Lurraldebusez eta Pasaia Itsas Festibalaz aritu dira.
Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira egin daiteke erroldaren kontsulta, eta behar balira, erreklamazioak.