Zuhaitz bat erori da Auztiko errebolta inguruan

Uddaltzaingoak jakinarazi duenez, zuhaitz bat  erori da Auztiko errebolta inguruan, haizearen ondorioz. Trafikoa moztuta dago Oiartzun eta Errenteria-Orereta aldera.

oiartzungo hitza

Iztieta pasealekuan aparkatzeko orduak mugatuko dituzte Gabonetan

Aurten Iztieta pasealekuko aparkalekuak erregulatzea erabaki du udalak, “auzo horretan autorik gehien ibiltzen den garaian”. Gainera paseo horretako jendearentzako gunea egunez ibilgailuak har ez dezaten soilik gauez aparkatzen utziko dute. Honakoak izango dira ordutegiak: abenduaren 24ko 19:00etatik 25eko 19:00etara; abenduaren 31ko 19:00etatik urtarrilaren 1eko 19:00etara; eta urtarrilaren 6an: 07:00etatik 19:00etara.

errenteriako hitza

Euskal preso eta iheslarien aldeko Gabonetako egitaraua antolatu dute

Euskal preso eta iheslarien aldeko hainbat ekimen antolatu dituzte Gabonetarako. Hauxe da egitaraua: Gaur:  19:00tan, San Tomas eguna Baleak-en: txistorra jatea. Abenduak 24, astelehena: 19:00tan, Herriko Etxearen aintzinean, Olentzeroren etorrera. Abenduak 28, ostirala: Denak Donibane Lohitzunera! Abenduak 29, larunbata: 11:00tan, elgarretaratzea Sokoburun. Abenduak 31, astelehena: 17:30ean, Kanttutik abiatuta Xaiara, auto karabana. Ondoren ez dauden alde brindisa egingo dute Xaian.

hendaiako hitza

Udal langileek 2013ko ekaineko gainsaria aurten kobratuko dute

Funtzionariei Gabonetako aparteko soldata ez ordaintzeko aginduarekin sortutako katramilari nolabaiteko irtenbidea eman zioten atzoko osoko bilkuran. Langileek hiru eskakizun egin zituzten: batetik, 2013ko aurrekontuetan produktibitate osagarri bat sartzea proposatu zuten, “%7,14ren galera orekatzeko”; bestetik, 2013ko ekaineko aparteko soldata urtarrilera, eta gainontzekoak ere aurreratzea nahi zuten; eta azkenik, udalari konpromisoa eskatzen zioten abenduko ordaindarien kopuruak ez daitezen “beste helburu batekin erabili, langileei ordaintzeko baizik”. Alkateak jakinarazi zuenez, abenduko ohiko soldata atzo edo gaur kobratzeko agindua eman zuen, eta ekaineko aparteko ordainsaria urtarrila hasieran kobratzea; “ezingo balitz, urtarrileko soldata aurreratzea eta ekaineko apartekoa hilabete bukaeran kobratzea” proposatu zuen. Oposizioko alderdiek ontzat eman zituzten azalpenak eta alkateak proposatutakoa onartu zuten. Hortaz, udal langileek abenduko soldata aste honetan kobratuko dute, eta Gabonetako aparteko sariaren ordez 2013koa jasoko dute urtarrilean.

hondarribiko hitza

‘Orain prozesu guztian emango diren eztabaida mamitsuenak datoz’

Gazte mugimendu berri bat eratzen da ari da azken denboraldian Euskal Herrian, eta Irunen ere. Zukgua da mugimendu horren izena eta momentuz, hori eratzearen aldeko eztabaidak eta parte hartze prozesuak aurrera eramaten ari dira. Irunen, datorren astean berriz ere biltzekoak dira “hirugarren blokearen” gainean lan egiteko. Aurrerantzean ere, zenbait hitzordu finkatuko dituzte. Beñat Alzaga (Irun, 1987) gazteak mugimenduaren xehetasunak azaldu ditu. Zertan datza Zukgua prozesua? Zer egin duzue orain arte? Lehenik eta behin azaltzea prozesua nolabait hiru bloketan banatu genuela eta bloke bakoitzean gai ezberdinak jorratu ditugula. Orain arte lehenengo bi blokeak jorratu ditugu. Aurrenekoan mundu mailako egungo egoeraren azterketa orokorra egin genuen; nola ikusi eta zein irakurketa egiten genuen. Bigarrenean, gaur egun Euskal Herrian abiatu den ziklo politiko berriaren irakurketa egin genuen. Pixka bat ulertzeko, orain arte ziklo politiko bat bizi izan dugu eta orain, agertoki berri batean aurkitzen gara. Honen guztiaren baldintza positibo eta negatiboak, bertan nola ahal dugun eragin eta egoerak nola baldintzatzen gaituen daude gure jardunean. Zeintzuk izango dira hurrengo urratsak? Orain prozesu guztian emango diren eztabaida mamitsuenak datoz. Benetan definitu behar dugu orain antolakuntza nolakoa izan behar duen, helburu estrategikoak… Azken finean, gazte estrategia bat definitzea, horren izaera, antolakuntzaren izaera, funtzionamendua, funtzioak… zehaztu gabe daude. [...]

irungo hitza

Arditurriko txondorra bisitatuko dute Lezoko Irrien Lagunak taldekoek

Arditurriko txondorra bisitatuko dute Lezoko Irrien Lagunak taldekoek

lezoko hitza

Neguko kontzertua: Bizkaiko Joka taldea eta Kantabriako Alba Gutierrez

Urtea bukatu baino lehenago izango da aurtengo Neguko Kontzertua, Soinuenea Fundazioaren eskutik. Hilaren 29an izango da, 18:30ean, Ergoiengo Auzokalte elkartean. Bizkaiko Joka taldea eta Kantabriako Alba Gutierrez igoko dira oholtza gainera. Euskal he...

nagore vega

Aiako Harrira joango dira mendizaleak, Urte Berri Egunean

Giriziak, ohi bezala, mendi irteera antolatu du urteko lehen egunerako. Mendizaleak, Aiako Harrira joango dira 2013ko Urte Berri Egunean. 08:30ean aterako dira animatzen direnak Doneztebe plazatik. Eta 09:00etan ere izango da aukera haiekin elkartzeko ...

nagore vega

Gabonen harira, hainbat ekimen izango dira Katean

Gabonetan, hainbt ekimen egingo dituzte katea auzoan. Hauxek dira: Bihar: Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izango da, 17:00etan. Baserritarrez janzteko deia egin dute. Auzo elkartean txokolatea ere izango da eta 2013ko egutegia eskuratzeko aukera ere bai. Abenduak 24, astelehena: Olentzero iritsiko da auzo elkartera, 18:00etan. Opariak banatuko ditu.  Auzoko hiru abesbatza (elizako 2 talde eta Elatzeta elkartekoa) aterako dira baserriz baserri Gabon zoriontsuak eta 2013 urtea ere oparoa izan dadila opatzera. Abenduak 31, astelehena: Hiru abesbatzek berriz ere egingo dute baserrietako itzulia, urte zahar ona opatuz. Eta gauean, auzo elkartean, jaia izango da, 01:30etik aurrera, urteari ongi etorria egiteko. Urtarrilak 1, asteartea: Kateko Kirolzaleak elkartean, Bizarzuriren bisita izango da, 13:00tan. Bizarzuri, erregeen postaria da, berak jasotzen ditu, hiru erregeei auzoko haurrek bidali nahi dizkieten eskutitzak.

irungo hitza

Donibanen Gabonetako egitaraua prestatu dute, lau egunerako

Jaiotza biziduna eta jaia egingo dituzte Aiton-Amunen aterpean; 24an desfilea egingo dute ikazkinek Donibanen Gabonetako egitaraua prestatu dute. Gaur, Aiton-Amunen Aterpean jaiotza biziduna egingo dute, eta baita jaiotzen erakusketa ere. Gabonetako zo...

Etzi ospatuko dute Lezoko San Tomas

San Tomas Eguna etzi ospatuko dute Lezon. Egun osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira. 11:00etan, txistulari taldeak kalejira egingo du. Horrez gain, goiz osoan zehar, euskal produktuak erosi eta dastatzeko aukera izango da, Karlos Saldise plazako az...

lezoko hitza

Asteburuko partidak

Futbola Ohorezko Erregional Maila. Aurrera-Oiartzun. Bihar, 19:00etan, Markinako Barroeta zelaian. Emakumeen Bigarren Maila.Atsedena. Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Bide Bide Laskorain. Bihar, 18:00etan, Elorsoro kiroldegian. Gipuzkoako Bigarren Maila.Egintza-Power Rangers. Bihar, 17:00etan, Billabonako Olaederra kiroldegian. Gipuzkoako Hirugarren Maila.Atsedena. Saskibaloia Gipuzkoako Hirugarren Maila. Astigarraga La Salle-Saskilagunak. Bihar, 16:00etan, Donostiako La Salle ikastetxean. Gazteak. Atletico San Sebastian Igaratza Tecnun-Saskilagunak. Bihar, 12:00etan, Donostiako Aiete kiroldegian. Kadeteak, neskak. Lezo Institutua-Saskilagunak. Bihar, 13:00etan, Lezoko Bekoerrota kiroldegian.

nagore vega

2013rako aurrekontuak onartu dituzte behin-behinean

2013rako aurrekontuak onartu zituen atzo Udalbatzak, Bilduren aldeko botoekin. EAJk kontra bozkatu zuen (Hamaikabat!eko zinegotzia ez zen egon udalbatzarrean). Hala ere, behin-behinekoak dira aurrekontu horiek, eta jendaurrean jarri dituzte. EAJren izenean Mikel Idiazabalek kritika egin zuen, “2012an inbertsioetako partida apenas” ukitu dela. Aiora Perez de San Roman alkateak erantzun zion: “Inbertsio batzuk atzeratu egin ditugu, zerbitzu hobea eskaini ahal izateko —esaterako, Manuel Lekuona bibliotekako sabaia ez dugu aurten konpondu iruditzen zaigulako irisgarritasuna hobetzeko lanekin batera egitea egokiagoa dela— eta beste inbertsio batzuk udalaz kanpoko faktoreengatik ezin izan dira gauzatu”. Hala ere, inbertsio horiek 2013an gauzatzea aurreikusten du udalak. Idiazabalek “gizarte-ongizate partida jaitsi egin dela krisi garaian” esan zuen. Alkateak hori ez dela egia esan zion: “Diru kopurua murriztua ikusten da, baina kontzeptuak begiratu behar dira. Oarsoaldea Garapen Agentziaren ekarpenean daude moldaketak, eta beraiek eskatutakoak dira. Oiartzuarrek gizarte-ongizatetik jasotzen dutena mantendu egin da, eta kontzeptu batzuk gehikuntzak dituzte”. Petra Lekuona Fundazioari “ekarpena murriztu diozue” esan zuen Idiazabalek. Gobernu Taldeak egoera zertan dagoen azaldu zuen: “Aste honetan bertan kontaktua izan dugu eta fundazioak ez zuela hitz egin nahi esan zigun. Hala ere, proposamen batekin etorri dira eta positibotzat jotzen dugu urrats hori eman izana. Udala hitz egitera eseriko da, helburua bien arteko [...]

oiartzungo hitza

Irun Hiria Musika Bandak eta Erain Txikiko ikasleek jaialdia antolatu dute iganderako

Irun Hiria Musika Bandak, Erain Txiki ikastetxeko ikasleekin batera, 2012ko Gabonetako Jaialdia emango dute igandean, hilaren 23an, Amaia KZko auditorioan. Eguerdiko 12:30ean hasiko da emanaldia. Iñaki Gurrutxagak zuzendutako musika bandak eskainiko duen kanta sorta ondorengoa izango da: Bands around the world (Paul Yoder) Pique dame (Franz Von Suppe) A Christmas dance party nº1 (Michael Carros) Birjiña maite (Aita Madina) Haur eder baten bila (Iñaki Urkizu) White Christmas (Irving Berling) Navidad llego la paz (Ivan Calderon)

irungo hitza

Pin Pan Pun Haur Parkeak larunbatean irekiko ditu ateak

Pin Pan Pun Haur Parkea abiatzeko dena prest dago dagoeneko. Ficobako hiru pabilioi egokitu dituzte abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte bertan egingo den txikientzako parkerako. Aurtengo ekitaldian gainera, teknologia berriak izango dira protagonista. “Garaiak aldatu dira, eta haurrak ere bai” azaldu dute Ficobako ordezkariek. Hori dela eta, aurten planetario bat instalatzeaz gain, software libreko hastapen gunea eta roboten inguruko tailerra berritasun moduan prest izango dira. Horrez gain, auto telegidatuen lasterketa pista, gaztelu puzgarriak eta karruselak ere izango dira Ficoban, besteak beste: matxinsaltoa, haurren trena, talka autoen pista, ohe elastikoak… Txikietatik nerabeetara Gabonetako parkea 3 eta 14 urte arteko txiki eta gaztetxoentzat zuzenduta dago. Aurten gainera, ume autistei zuzendutako ekintza eta ordutegi bereziak antolatu dituzte. Gainera, aurtengo ekitaldian aparkalekua debalde izango da. Prezioak ezagutu nahi izanez gero, Ficobak prestatutako webgune berezira jo dezakete interesatuek.

irungo hitza

Momifikatutako animalien inguruko erakusketa abiatu du gaur Oiasso museoak

Oiasso Erromatar Museoak Egiptoko animalia sakratua: momifikazioaren sekretuetara bidaia erakusketa abiatu du gaur. Nafarroako Unibertsitatearekin egindako elkarlanari esker iritsi da bilduma Irunera. 2.700 urte baino gehiago dituzten animalien momiak biltzen ditu erakusketak. Belen Sierra Kultur zinegotziak, Maria Jose Noain Oiasso museoko ordezkariak eta Maria Luz Mangado egiptologoak atzo eman zuten erakusketaren berri eta bertan azaldutakoaren arabera, Nafarroako Unibertsitateko talde batek 2009 eta 2012 urteen artean egindako ikerketa lanak azaleratzen ditu erakusketak. Izan ere, animalia egiptoarren inguruko diziplina anitzetako ikerketa garatu du taldeak. Ikerketa sakona Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile taldeak jakitera eman duenez, ikerketa teknika berritzaileak medio, fauna mota ezberdinak ezagutzeko aukera eduki dute. Horrez gain, baltsamatzeko teknikak eta materialak aztertu dituzte; baita momiak estilizatzeko makil, kanabera edo ontzirik ote zegoen ere frogatu ahal izan dute. Era berean, momia horien data zehaztu eta jankoei babesa eskatzeko zinginarririk ote zegoen ikertu ahal izan du taldeak. Horiek horrela, artearen bidez jainkoak nola irudikatzen zituzten eta horiei egindako gurtza nolakoa zen ikertu du Nafarroako Unibertsitateko taldeak. Denera, hamaika momia, baltsamatzearekin lotutako zinginarriak eta hileta gaien inguruko objektu artistikoak ikusgai dira Oiasso museoko erakusketan. Bilduma gaurtik apirilaren 15era bitartean ikusgai izango da, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara. Ostiral eta larunbatean arratsaldez ere bisita daiteke, 16:00etatik 19:00etara bitartean.

irungo hitza

Presoen aldeko adierazpena kalean

Presoen aldeko adierazpena kalean

lezoko hitza

2013rako aurrekontuak aurkeztu ditu udalak

Udal Gobernu Taldeko kideek aurkeztu dituzte eguerdian. Hona:

nagore vega
Gehiago