
https://www.youtube.com/watch?v=RXYUNb4yRK4

'Zorte ona opa dizut' izenburua du sanjuandarren azken lanak. http://youtu.be/vjr3jCrWe4A

Aritxulegira igoko dira sanjuandarrak, eta han Jose Mari Carrereren ipuinak entzun ondoren izarrak begiratuko dituzte teleskopioen laguntzaz.

Jeltzaleen arabera, Erdiguneko kale batzuetako bizilagunak kexatu egin dira usain txarrengatik. Sare saneamenduaren "mantenu eta garbiketa ezari" egotzi diote.

Herritarrek 17:30etik aurrera ikusi ahal izango dituzte Irungo Kunsthal eskolako ikasleek atondu dituzte erakusleihoak, guztiak zinemaren bueltan.

Ostegunean Imanol abeslaria gogoratuko dute, udal aretoan; Blas de Lezo omentzeko kontzertua ostiralean izango da Pedro deunaren elizan.

Igandean, itsasoan zendutako arrantzaleak gogoratuko dituzte, eta haien aldeko lore eskaintza izango da Torreatzen.

Esponsorizazioatzeko iniziatiba Errenteriako Berdintasun Planak kirolerako dituen helburuekin bat egiten du. kirolean emakumeen presentzia sustatzea eta parte hartzea, eta egindako kirolari ikusgarritasuna ematea.

"Emandako hitza betetzeko eta soilik galeriarentzat ez mintzatu eta jokatzeko" eskatu diote jeltzaleek koalizioari.

Arabako lautadari bira ari dira egiten, eta iganerako antolatu dutena, hamalaugarren etapa da.

Beharrizan bereziak dituzten haurren gurasoen elkartea da Pausoka; egutegiak salduz dirua bildu eta sentsibilizazioa bultzatu nahi dute.

Hilaren 23an elkartuko dira mahai baten bueltan bertako eta bertara etorritako familiak, 14:00etatik aurrera. Adiskidetasun loturak indartu nahi ditu SOS Arrazakeriak iniziatiba horren bitartez.

Eneritz Arbelaitz, Onintza Mitxelena, Aitzol Lasa eta Oialeku Alfaro korrikalariek euren testigantza emango dute FMko 107an.

Datorren urtetik 2017ra bitarteko erronkak, helburuak eta lehentasunak ezarri nahi ditu udalak. Otsailera bitartean prozesu parte hartzailea jarri dute abian.

Hilaren 29an piztuko dute, eta abenduaren 20an Olentzeroren Laguntzaileek egur ikatza aterako dute. Bisita gidatuak egin daitezke.