2014/11

Batzar irekiak antolatu ditu Pasaiako EH Bilduk

Antxon, larunbatean izango da batzarra; Trintxerpen hilaren 22an eta Donibanen eta San Pedron hilaren 29an.

olatz mitxelena

Pasai Donibane-Koxtaperen beharrek, eta udalaren helburuek bat egin dute gaur

Hamar urteko lagapen hitzarmena sinatu dute gaur bi aldeek, beste bost urtez luzatzeko aukerarekin. Arraun taldeak hirukoiztu egin du bere instalazioen azalera aurrekoarekin alderatuz.

Herriko kaleak inauterietan zertaz mozorrotu aukeratzeko bozka daiteke

Gai bat hautatu nahi du Inauterietako Batzordeak, eta horren inguruan herriko kaleak, tabernak, kuadrilak eta beste mozorrotzea nahi dute

Boxeo gaualdia egingo dute azaroaren 16an, Team Latigok antolatuta

Euskal Herriko hainbat puntutako boxeolariak izango dira Galtzarabordako kiroldegian, 18:00etatik aurrera. Tartean, Sebastian Latigo Perez ariko da, neo-profesional mailan debutatzeko asmoz

Zigor Garro eta Marina Bernado hasi dira epaitzen Parisen

2006an Frantziako biltegi batean hainbat arma ustez lapurtzeagatik eta biltegian lan egiten zuen familiako kideak atxikitzeagatik epaituko dituzte.

Lur Korta

Ipuin kontaketa saioa egingo du Lur Kortak bihar Andreonen

Aurorita beti polita ipuina kontatuko du Lur Kortak biharko kontaketa saioan.

Dragged Into Sunlight-ek joko du Mogambon, ostiralean

Liverpool-eko taldearekin batera, Ancient Emblem eta Bloody Brotherhood taldeek joko dute.

olatz mitxelena

Folk kontzertua antolatu du Itsas Mendik Bitartean taldearekin

'Bidean' diskoa aurkeztuko dute, ostiralean, Victor Hugo etxean.

olatz mitxelena

Gitarra eta autodefentsa ikastaroak antolatu ditu Saindua gaztelekuak

Gitarrarako izena emateko azken eguna larunbata da; autodefentsa ikastarorako hilaren 19an itxiko dute epea.

hondarribiko hitza

Emakume abertzaleen topaketak aurkeztuko dituzte Antxon

Harremantxok gidatuko du aurkezpena, ostegunean, 18:30ean, Azokan

olatz mitxelena

Mugen auzia eztabaidatuko dute Donostiako hurrengo udalbatzarrean

Donostiako PSE-EEk, EAJk eta PPk gaiaren gaineko mozioak aurkeztuko dituzte; Juan Karlos Izagirrek Pasaiako mugekin arazorik dagoenik ukatu du.

olatz mitxelena

'Gure Xabiertxo' erakusketarako abestia grabatuko du Orereta abesbatzak

Imanol Elizasuren gidaritzapean, eta Eresbilen laguntzarekin, etzi grabatuko dute abestia.

Etxez etxeko laguntza zerbitzurako lan poltsa osatuko du Lezoko Udalak

Lan poltsan izena eman nahi dutenek bihartik hasi eta hilaren 21era arte izango dute aukera.

Juan Karlos Estevez Paz 'Melli'-k "mendekutzat" jo du bere kontrako zigorra

Oreretarraren kontrako atxilotze agindua emango du gaur Espainiako Auzitegi Nazionalak eta edozein unean atxilotu dezakete. HITZA-k haren adierazpenak jaso ditu.

olatz mitxelena

'El bosque negro'-ren zuzendaria hautatu dute film laburren jaialdiko onena

Paul Urkijoren (Gasteiz, 1984) filma izan da, epaimahaiarentzat, onena. Atzo egin zuten sari banaketa Niessen aretoan.

Behobia-Donostiako sailkapenak, herriz herri

Ion Garraus gizonetan eta Claudia Behobide emakumeetan, izan dira Bidasoa eta Oarsoaldea mailan korrikalaririk onenak 50. ekitaldian.

oarso bidasoko hitza

Kasino Zaharretik Calahorrara joango dira azaroaren 25ean

Prezioa 30 eurokoa da, eta ohi bezala, pertsona bakoitzak gehienez bi txartel erretserba ditzake.

hondarribiko hitza

Hamar golen errentarekin irabazi du Donibane Eskubaloiak

22-27 irabazi dio Gabaz Elgoibar taldeari, partidaren hasieratik nagusituta.

olatz mitxelena
Gehiago