
Abenduak 1, Hiesaren Nazioarteko Egunaren haritik, Harri Beltza elkarteko kideak Killirikupen izan dira goizean.

Hondakin sistema bilketa hobetu behar dela esan du taldeak, "baina bereizketan atzera urratsik egin gabe".

'Munduaren neurrira' errezitaldi musikatua aurkeztuko dute bi sortzaileek

Hamaika jarduera antolatu dituzte datozen egunetarako gizarte eta kultur eragileek 'Euskarak 365 egun' lelopean

Etzi Euskararen Egunaren haritik Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hainbat saio antolatu ditu. Lehenengoa Gabonetako euskal otordua tailerra izango da.

Larunbatean kantu-jolas tailerra izan zen Soinuenean. Gela lepo bete zen haur zein gurasoz eta primeran pasatu zuten bertaratu zirenak.

Golden Makarras taldekoen 'Yo soy' rap feministak irabazi du lehiaketako lehen saria

Gaurtik hasi eta abenduaren 12ra bitartean Euskal Herriko anfibioak argazki erakusketa izango da zabalik Xenpelar Etxean.

Bihar zabalduko du San Silbestre lasterketarako internet bidez izena emateko epea EAT Errenteriako Atletismo Taldeak.

Alderdi jeltzaleari hondakinen bilketaren gaian "arduragabe eta koherentziarik gabe" jokatzea leporatu dio PSE-EEko zinegotziak.

25. urteurren betean sartua dago Oiartzungo Flauta Taldea. Urteurren biribila ospatzeko hainbat kontzertu emango dituzte hilero ekaina bitarte.

Pasaiako badiaren egoeraren gainekoak azalduko dituzte Gasteizen Errenteriako eta Pasaiako alkateek

Udal gobernu taldeak hondakin sistema hautatzeko kontsulta datorren urtean egitea erabaki du

Puntu ilunak identifikatzeko bigarren saioa izango da gaur arratsaldean, udaletxean.

Ostiralean eta larunbatean janari bilketa egin zuen Gipuzkoako Elikagaien Bankuak, Oiartzunen Alcampo eta Carrefour supermerkatuetan egon ziren biltzen.

Aurkikuntza garrantzitsua egin berri dute Aitzbitarteko kobazuloetan. Milaka urtez gordetako Paleolito garaiko labar artea antzeman dute. Hasiera baino ez da, grabatu gehiago izan daitezkeela uste dute adituek

Euskaraz bizi nahi dut lelodun banderak jartzeko eskatu dute

Espainiako Gorteetako hauteskundeak gertu, agerraldia egin zuen atzo EH Bilduk. Senaturako hautagaia izango den Viñas oiartzuarraren aurkezpena egin zuten.