2016/6

Ogi Berri Azkuene TT

Lortu dute

Lortu dute. Ogi Berri Azkuene taldeko emakumeek Madrilgo 100 kilometroko mendiko erronka kemenez eta indarrez bete dute. Pozik daude, nola ez.

Irakurketa kluba, trintxerpe

Harkaitz Canorekin solasaldia Trintxerpen

Irakurketa klubeko kideekin bilduko da, liburutegian, 'Neguko Zirkua' eleberria aztergai.

olatz mitxelena
Juan Carlos Aragonen La Guayabera konpartsa. Argazkia: Elcastillodelarte.es

Cadizeko inauteria, hirugarrenez Errenteria-Oreretan

Canijo de Carmona Los Gachones de Cai bere txirigotako lau kideekin, eta Juan Carlos Aragon La Guayabera konpartsarekin emanaldia egingo dute Niessen Kulturgunean.

Lanin egitasmoaren aurkezpena

Enpresetan ere, euskaraz

Oiartzungo Udalak Lanin egitasmoa martxan jarri du, enpresa txiki eta ertainetan euskararen normalizazioa bultzatzeko. Diagnosia egiten ari dira.

oiartzun-rayo ane asensio

Denboraldi onari bukaera onik ez

Oiartzun-Rayo partidarekin bukatu da denboraldia talde urdinarentzat. Hobeak izan ziren, baina madrildarrak izan ziren ate aurrean asmatu zutenak.

Larunbatean Elkarrekin Ahal Dugu, eta gaur, EAJ

Biziberritzean gaineko kezka agertu dute Pasaian alderdiek.

olatz mitxelena
Iñigo Legorburu irbazitako azken saria jasota.

Durangoko bertsopaper lehiaketa irabazi du Legorburuk

Haur jolasak eta helduen bizimodu tristea kontrastatu ditu sortan errenteriarrak.

Mendoza EH Bildu eta Errenteria Irabazizeko zinegotziekin

San Marko Mankomunitatearen bulegoaren aurrean elkarrateratzea deitu dute

Txingudi eta Urola Kostako hondakinak jasotzeko hiru hilabeteko epea, "mugarik gabe" luzatzea aztertuko duela San Markok salatu du gobernu taldeak.

euskara merkataritzara

Euskara ikastaroa bukatu dute Mamuteko bost merkatarik

Udalak eta Ttur-tturrek martxan jarritako 'Euskara merkataritzara' egitasmoaren barruan jaso dituzte eskolak.

Elkartasun kontzertua antolatu du Proisak iganderako

Udan Lanpedusara joango den espedizioari laguntzeko dirua biltzea da helburua; oholtza gainean, Zozaya eta Muskulo.

olatz mitxelena
Odolemaileak

Odola emateko eskatu dute, bereziki gazteei

Udararen atarian 'Bizitzaren Zikloa' kanpaina abiatu dute emaileek.

olatz mitxelena
Katubihotz, kaleko katuak

Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Katubihotz elkartearekin

Kaleko katuen koloniak kontrolatu eta sozializatutako katuen adopzioaz arduratzen da elkartea.

olatz mitxelena
intxitu trail 1

Costas, Gonzalez, Iñarra eta Zubizarreta izan dira Intxixu Traileko onenak

Intxixu Traileko distantzia luzean nagusi izan dira Oarsoaldeko lasterkariak. Ander Iñarra lezoarra eta Izaskun Zubizarreta oiartzuarra izan dira nagusi.

John Berkhoutek disko berria aurkezteko kontzertua emango du

Estiloa aldatu du taldeak, eta entzuteko aukera datorren ostiralean izango da, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.

Sorginen Gauarekin amaituko dituzte jaiak Gaztañon.

Def Con Dos, Odio eta La Basu izango dira V. Gaztañorock kontzertuan

Maritxuren jaitsierarekin hasiko dira festak eta lehenengo egunean Gaztañorock kontzertua izango da protagonista. Def Con Dos madrildarrek Odio oreretarrekin partekatuko dute oholtza

Hibaikakoak atzo Lekietion.

Hibaikak irabazi du Lekeitioko Ikurrina

Ongi aritu ziren Hibaikakoak eta 16 segunduko aldea atera zioten bigarren sailkatuari.

Motozale pasaitar bat hil da istripuan

Jose Elosegi etorbidean izan du istripua, 04:00etan, eta bertan hil da 54 urteko bizilaguna.

olatz mitxelena
Musikaz Blai

[Argazkiak] Musikaz Blairen balantze "oso positiboa" egin du musika eskolak

Parte hartze handia eta herritarren erantzun ona txalotu dituzte.

olatz mitxelena
San Joan sua

San Joan sua egiteko eskaera idatziz aurkeztu beharko da aurten

Iazko bezalako istripuak saihesteko hainbat neurri hartu ditu udalak.

olatz mitxelena
Gehiago