
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga berrikuspenak gomendatzen duen %22aren ordez, %4,5eko igotzea proposatu du gobernu taldeak.

Txapelketaren atzean "herritarren aktibazioa" dagoela esan du Sare herritarrak. Izena emateko epea azaroaren 6an amaituko da.

Ezinbestekotzat jo du EAJk aurkeztuko dituzten proposamenek errenteriarren behar, eskaera eta iradokizunei erantzuna ematea.

Ondare historiko eta arkeologikoak izan arren, ez dute halako trataera izan Fanderiako errotak eta ubideak. Horiek balioan jartzeko anbizio handiko plangintza abiatu du udalak, ondarea herritarren eskura jartzeko.

Oiarso Sasibaloi Taldeko emakumeek garaipena lortu dute asteburuan.

Demoarso prozesuarentzat lagungarri izango den lokala zabaldu dute gaur. Lezo azaroaren 6ko giza katerako prestatzen ari da.

Behar denean, ebakuntzetan adibidez, norberari odola txertatzea eskubidea dela ez du inork zalantzan jartzen. Baina emailerik ez balego, odolik ez legoke. Gizarte betebeharra da odola ematea.

Pasaiako 35. Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan lau antzezlan ikastekoa aukera gaurtik igandera bitartean.

Altza, Pasai Antxo eta Galtzaraborda lotzeko dagoeneko obra proiektua idatzia dagoela, baina oraindik ez duela Eusko Jaurlaritzaren aldetik finantzitzeko konpromisorik lortu azaldu dute.

Kolore arroseko festa egin zuten larunbatean Donibanen. Udalak batelerei egindakoa eskertu zien, eta ondoren, urtean irabazitako 41 banderak bedeinkatu, eta afaria egin zuten Pasaia Donibane Koxtape-San Juan zaleek.

Enpresa ertain eta txikietan euskararen presentzia handiagotzeko planaren aurkezpen ekitaldia irekia izango da.

Pasaia KE ospakizun betean izan da asteburuan. 75. urteurreneko ekitaldirik jendetsuenak egin dituzte.

Zortzi puntuko gai zerrenda izango dute aztertzeko.

13:00etan Fanderiako gunean hasita. Agustinak, Gaztaño, eta Alabergako guneak bisitatuko dituzte ondoren, erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzeko.

Pasaia KE bere 75. urteurrena handiki ospatzen ari da. Gaur, Realeko eta Oiartzungo emakumeen taldeek talde zuri-gorria omendu dute, partida batekin.

1937ko abenduaren 16an fusilatu zuten Lurgorri. Aurten beteko dira 100 urte jaio zela errenteriarra.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak non eta noiz diren jakin nahi? Hemen aukera.

Trintxer Mendi Taldeak antolatu du ibilaldiaren XXIV. aldia