manuel lekuona etorbidea

Bihar irekiko dute Manuel Lekuona etorbidea

Pasa den abuztuan hasi zituzten etorbidea berritzeko lanak. Galtzadarriak kendu eta asfaltoa jarri dute, mantenu lanak lehen garesti ateratzen zirelako

Hiru gurpileko bizikleta, inklusioa bultzatzeko

Errenteriako Gurutze Gorriaren Herri Batzarrak 2016tik jorratu duen trizikloen gaineko proiektuarengatik Guztiok Mugituz saria jaso berri du. Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen aldiz eman du saria.

Dispertsioari ikatza

LAB sindikatuak hilaren 22an Herriko plazan biltzera deitu ditu herritarrak 12:00etan. Preso oreretarrak batez beste, Euskal Herritik 752 kilometrora daude.

Gaur aurkeztu dute prozesua Xenpelar Etxean.

Aniztasuna lantzeko erronken berri emango dute larunbatean

Orain, prozesuaren ondorioak gizarteratuko dituzte, eta festa giroan amaituko dute diagnostiko fasea familia argazkia eginda.

Gracia eta Legorburu poltsak ematen dituen makinaren ondoan.

Poltsa konpostagarriak banatzeko makina Agustinetan

Hondakin organikoak edukiontzira botatzeko beharrezko poltsa konpostagarriak ematen dituen makina berria jarri du udalak.

Pari Berri

Eneko Legorburu ‘Lexo’ omenduko dute bihar Donibanen

Kiroldegian elkartuko dira senide eta lagunak 18:00etatik aurrera.

olatz mitxelena

Eguberri giroa heldu da, San Tomas azokarekin

Igandean azoka izango da Saldise plazan goizean, eta arratsaldean Jexuxmai Lopetegi & Noizbehinkaren kontzertua Gezalan.

olatz mitxelena
Baionako festetan Parisko manifestaziora deitzeko egindako agerraldia. ARGAZKIA: Bake Artisauak.

Bakearen artisauen esperientziaz, bihar, Donibanen

Donibaneko Sarek antolatu du hitzaldia.

olatz mitxelena
Foisis Jaunak

Itoizek sortutako doinuak entzuteko aukera, Pagoan

Foisis Jaunak taldea ariko da Ergoiengo kafe antzokian; Itoiz talde mitikoaren bertsioak egiten dituzte

Jostailu eta liburu bilketa solidarioa

Langileen Elikagai Banku Solidarioak liburu eta jostailu bilketa egingo du larunbatean.

euskal herriko iii. truk txapelketa

Euskal Herriko III. Truk Txapelketa, non eta Oiartzunen

Hilaren 23an jokatuko dute karta jokoko hirugarren txapelketa nazionala, Elorsoro kiroldegian; Gure Esku Dagok antolatu du

Antton Kazabonek bost liburu aurkeztu ditu aurten Durangoko azokan.

«Niretzako abentura da idaztea eta bide berriak urratzea»

Idazle oiartzuarrak haur eta gaztetxoei begira bost liburu berri aurkeztu ditu Durangoko Azokan. Kontatuko duena baino, kontatzeko moduak erakartzen duela aitortu du, «bide berriak urratzea».

Pasaiako asteburuko kirol agenda

Pasaitarren arteko derbia, larunbatean, Trintxerren.

olatz mitxelena

Osoko zuzenketa aurkeztu dio EH Bilduk gobernu taldearen aurrekontu proposamenari

EAJ eta PSE-EE "noraezean" ari direla uste du koalizio abertzaleak.

olatz mitxelena
Ibarguren, Sanchez, Prior eta Elizondok Demoarsoren giza katearekin bat egin dute.

Antonio Prior errepublikazalea zendu da

Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen Elkarteak sareetan jakinarazi duenez, bihar agurtuko dute Prior Zentolenen 11:45ean.

Gartzia, Pikabea eta Txasko gaurko agerraldian.

Zumba maratoi solidarioa Juneren Hegoak elkartearen alde

Jasotako dirua ospitalean akonpainamenduak ugaritu, eta gaixorik dauden haurren zein gurasoei begirako terapietara bideratuko du Juneren Hegoak elkarteak.

Ziriza

Zirizako tasak ez ordaintzeagatik Portuak udala salatu du

200.000 euro eskatzen dizkio Portu Agintaritzak Pasaiako Udalari

olatz mitxelena
comete sarea

Comete Sareari buruzko erakusketa ikus daiteke

Urdaburu Mendizale Elkarteak jarri du; sareari buruzko azalpen historikoak ikusteko aukeraz gain, mendizaleen argazkiakere ikus daitezke

beloaga dokumentala

Beloaga gazteluari buruzko dokumentala estreinatuko dute hilaren 22an

Beloaga: Arkaleko haitzak du izena dokumentalak; Nabarralde elkarteak ekoitzi du dokumentala

Gehiago