Goya sarietarako hautatu dute 'Nur eta Herensugearen tenplua'

Animaziozko film onenaren sarirako hautatu dute Juanba Berasategik zuzendutako azken lana.

olatz mitxelena
Joxean Etxeberria

Joxean Etxeberria urtarrilaren 4an geratuko da aske

Lehen harrera egingo diote herrian; Soriako espetxera bere bila joateko autobusa ere antolatu dute

san_tomas_2010_donibane

Florentino Legorburu eta Ana Mari Iriarte omenduko dituzte Donibanen

San Tomas azokan omenduko dituzte, igandean; urtero egindako ekarpena eta emandako laguntza eskertu nahi die Itsas Mendik.

olatz mitxelena

San Tomas azokak, Gabonen atariko

Larunbatean Antxon eta San Pedron ospatuko dute San Tomas; Donibanen igandean.

olatz mitxelena
Errefuxiatuak, manifestua

Elkartasun astea egingo du Lacunzak gaurtik hasita

Astearen bidez errefuxiatuen errealitatea hurbildu eta herritarrak sentsibilizatzea du helburu, eta horri begira ACNURrekin elkarlanean En sus zapatos erakusketa zabaldu du gaur.

Trintxer Mendi Taldea

Zangozan agurtuko du urtea Trintxer Mendi Taldeak

Euskal Herriko Biraren barruko 45. etapa antolatu dute iganderako (hilak 27), Leiretik Zangozara.

olatz mitxelena
lezo.gabonak.azoka

Lezoko Gabonetako agenda, bete-betea

Gabonetako egunak hobeto pasatzeko aukera zabala prestatu du Lezoko Udalak. Urtea bukatu arte hamarnaka ekitaldi izango dira herrian.

Bi sari gehiago Iñigo Legorbururentzat

Hondarribiko XXXIV. Satarka eta Bordari lehiaketan, poesia sailean lehenengo saria eskuratu du errenteriarrak, laugarren urtez.

Erakusketa

Panpinen antzera, gaur, atzo bezala

Trintxerpeko Ziriza etxean ’Emakumea publizitatearen panpina’ erakusketa zabalik dago; 36. Gerraren aurreko aldizkarietako iragarkiak dira ikus daitezkeen gehienak; bisita gidatuak eskatzeko aukera dago.

olatz mitxelena
Maketak

Miniaturazko harribitxiak

San Pedroko itsas modelistek beren altxor kuttunenak erakusgai izan dituzte San Pedroko udal aretoan; kontent daude erakusketak izan duen harrerarekin

olatz mitxelena

Dena prest da Antxoko Gabonetako gaueko kroserako

Hilaren 23an da proba, eta izen-ematea zabalik da jada

olatz mitxelena
Biktimak eta hildakoen senideak oholtza gainean ordezkari politikoekin.

[Bideoa eta galeria] Urrats bat gehiago bizikidetza eraikitzeko

Errenteriako Udalak, 1977ko Amnistiaren Aldeko bigarren astearen biktimei aitortza egin zien atzo.

liburutegia.lezo

Lezoko OrriBakaR-ek baditu irabazleak

OrriBakaR Literatura Lehiaketako sariak ostiralean (hilaren 15ean) emango dituzte, Andreone liburutegian 19:00etan hasiko den ekitaldian.

sari tripontzia

Sari Tripontzia are tripontziagoa izango da Oiartzunen

Zenbaki oso bateko zortzi txartelak erosiz gero, mariskada baten zozketan sartuko da zuzenean

Jon Unzuetak, Georgia, Armenia eta Iranera egindako bidaian jasotako irudiekin emanaldia egingo du ostegunean.

Abau Errenteria zeharkaldiaren bederatzigarren etapa egingo du Urdaburuk

Jon Unzuetak emanaldia egingo du Urdabururen egoitzan ostegunean (hilak 14) 20:00etan, Georgia, Armenia eta Iranera egindako bidaiaren gainean.

Anje Duhalde oiartzun

Anje Duhaldek kontzertu akustikoa emango du Gabonetan

Hilaren 29an emanaldia egingo du udaletxeko areto nagusian, Remy Gachisekin batera; sarrerak ostiralean jarriko dituzte salgai

truk txapelketa

Iturri Berri elkarteak Gabonetako Truk Txapelketa antolatu du

Hilaren 22an karta jokoan ariko dira, Iturriozko elkartean; sari ederrak banatuko dituzte

hilobiko isiltasuna

Hilobiko isiltasuna hautsiko du Oiartzungo Irakurketa Taldeak

Arnaldur Indridason islandiarraren eleberri beltza aztertuko dute bihar arratsaldean; urtarrilerako irakurriko dute 'Hain gutun luzea'

Babes soziala helburu bihurtuta

Herritarrak bere politiken erdigunean jarri nahi zituela esan zuen Errenteriako udalak. Txosten batek Errenteriakoa gizarte zerbitzuetan gehien inbertitzen duen udala dela erakutsi berri du. Bide horretan lanean jarraitzeko akuilua da txostenaren emaitza.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen emaitzak (2017-12-11)

Futbol taldeek bakarrik jokatu dituzte partidak; nesken lehen taldeak bana berdindu du Gasteizen, Aurreraren kontra

Gehiago