lezo giza katea errausketa

Errausketak osasunean duen eragin kaltegarriaren kontra mobilizatuko dira

Lezon Ondo Ai Ginen taldeak giza katea egingo du maiatzaren 4ean, herriko anbulatorioan hasi eta plazan bukatzeko

Hirusta eta La Fuga abesbatzak Madalenaren basilikan

Errenteriako Hirusta eta Bartzelonako La Fuga abesbatzen doinuek hartuko dute Madalenaren basilika igandean.

espainiako bandera oiartzun sententzia

Udalak Espainiako banderaren sententzia betetzen duela ebatzi dute

Espainiako administrazio orokorrak helegitea jarri zion Donostiako auzitegiaren epaiari; apelazio hori ez dute onartu

Akordioa errespetatzeko eskatu diote Sabadell banketxeari

Adostutako akordioak errespetatzeko exijitu diote bildutakoek Sabadell banketxeari eta gogor salatu putre funtsei bezeroen prestamu paketeak saltzea.

aingeru oiartzabal hitzaldia dolua abaraxka

Haurrengan dolua nola kudeatu azalduko du Aingeru Oiartzabalek

Maiatzaren 8an, asteartea, hitzaldia emango du udaletxeko pleno aretoan; Abaraxka ludotekak antolatu du saioa

Master Igeriketa Txapelketa egingo dute larunbatean

Banakakoan 50 metro egin beharko dituzte estilo librean parte hartzaileek, eta erreleboetan arituko direnek berriz, berrogeita hamarna metroko lau errelebo.

Madalenak prestatzen hasiko dira.

Kuadrillen Eguna janzteko kolore bila

Hasi dira motorrak berotzen U23 Kuadrillen Egunerako dena prest izateko. Momentuz eguna zein kolorez jantzi erabaki nahi dute.

Demoarso, giza katea

Herri argazkia aterako dute San Pedron, Gure Esku Dago-ren giza katera deitzeko

Ekainaren 10era bitartean astebururo egongo da izena emateko aukera

olatz mitxelena

Gaueko ibilaldia antolatu du Trintxerrek bigarrenez

Aurten Beriain mendia igoko dute, Lizarragatik

olatz mitxelena
Pala Txapelketa Irekiko eta Oiarperen emaitzak (2018-04-25)

Pala Txapelketa Irekiko eta Oiarperen emaitzak (2018-04-25)

Zortzi partida jokatu dituzte Giriziak antolatutako txapelketan; Oiarpeko kadeteek aurrera egin dute

Xenpelar kalea asfaltatzen ari dira

Kaleko galtzada-harria hondatuta zegoelako hasi ditu lanak udalak, eta biharko amaituta, asteburuan zabaldik egongo da berriz ere.

euskal kopa 2018 oiartzun

Liga bukatuta, Oiartzunek Euskal Kopa hasiko du

Euskal Herria Kirolak antolatutako txapelketaren VIII. ekitaldian parte hartuko du talde urdinak; larunbatean Zarautz zelaian jokatuko dute

Dantzari Txiki Eguna. Argazkia: Carrera.

500 dantzari plazara

Euskal Herritik heldutako zortzi talde eta 500 dantzarik hartuko dute plaza maiatzaren 1ean egingo duten Dantzari Txiki Egunean.

Sanferminetarako kartel lehiaketa martxan

Maiatzaren 28ra arteko epea dago lanak aurkezteko.

oarsoaldea
Emakumeen Etxearen gaineko parte hartze prozesua egiten ari dira.

Emakumeen Etxearentzat irudi bila hasi dira

Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko gainontzeko herrietako diseinatzaileak deitu dituzte beren portfolioak bidaltzera.

dantzaritxiki.lezo

Sei talde, Lezoko Dantzari Txiki Egunean

Dantzari Txiki Eguneko egitaraua 11:30ean hasiko da: sei taldeetako kideek desfilea egingo dute herritik zehar. Dantzaldi nagusia, 13:00etan, Saldisen.

altsasu

Altsasuko gazteei elkartasuna adieraziko diete ostegunean

Oiartzungo Ernaik deituta, argazki jendetsua atera nahi dute Done Eztebe plazan

Ubera, Donibaneko biblioteka berriaren izena

Aho batez onartu dute herritarren proposamena

olatz mitxelena
kultur.lokala

Ostiralean inauguratuko dute Lezoko kultur lokal berria

Lokal berrian herriko kultur eragileek eta taldeek entseatzeko aukera izango dute. 19:00etan hasiko da Kale Nagusiko azpiegitura estreinatzeko ekitaldia.

Furgobaratzaren urteko lehen bisita

Tomatearen gaineko tailerra eskainiko dute, Baratza Parkean, 18:00etatik 19:30era.

olatz mitxelena
Gehiago