2019/12

Denboraldia amaitzeko apustu bikoitza egin du EMKEk

Urtearen balantzea, ikasturtea amaitzeko egin duen apustu bikoitza eta 2020 urteari begira antolatutakoen ildo nagusiak marraztu zituen atzo EMKE Musika Bandak.

lau teilatu oiartzun

'Lau teilatu' abestuko dute etzi ludotekan, erraldoi txikiekin batera

Abaraxka ludotekak eta Soinuenea Fundazioak abestiaren grabaketa egingo dute asteazken arratsaldean, EiTBren maratoiarekin bat egiteko.

Ostiralean, fandango eta arin-arin koreografia jaialdia Niessenen

Beti Prest dantza taldeak antolatu du, eta Euskal Herriko hainbat talde izango dituzte alboan, 18:30ean hasiko den jaialdian.

[Galeria] lau plaza, lau sare eta helburu berdina; euskara kalera ateratzea

Urtebete falta den arren, Pasaiako lau barrutietan 2020ko Euskaraldia saretzen hasi ziren larunbatean.

lezo

Euskal Herriko Kluben Arteko VI. Nazio txapelketa hartuko du Agustina Otaola pilotalekuak

Aurre kanporaketa faserako zozketa egin zuten larunbatean, eta EPLEk  Azpeitiako ilunpe izango du aurrez aurre lehenengo kanporaketan PilotaBizi pilotazaleen elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko Kluben Arteko Nazio txapelketan.

Behin-behineko eraikina lizitatu dute Proisa kokatzen zen lursailean

Lizitazioak 80.000 euro balioko ditu, hasierako proposamenak eskatzen zuena baino 50.000 euro gehiago hain zuzen ere.

alaia martin

Alaia Martin, finalera

Hirugarren final aurrekoa jokatuta, bertsolari oiartzuarrak baieztatu du espero zena: Illunben kantatuko du hilaren 14an. Estreinakoz, final parekidea izango da.

[Bideoa eta galeria] Gaur ere busti dira

Hilaren 12an Gasteizen, legebiltzarraren aurrean, protesta egingo dute pentsionistek; Errenteriatik autobusa abiatuko da eta txartelak salgai daude Xenpelar Kultur Dendan.

Trintxerpen egin zituzten tokiko merkataritzaren aldeko azken argazkiak

Errenteria-Orereta, Antxo eta Oiartzunen jarri ondoren, Trintxerpek hartu zuen larunbatean tokiko merkataritzari babesa adierazteko azken 'photocalla'.

Udal tramiteak telematikoki egiten ikasteko saioa gaur

KZguneko erabiltzailtzaileek telefonoz egin dezakete izena ematea, baina erabiltzaile ez direnek KZgunearen egoitzara joan beharko dute (Olibet 6, behea) ikastaroa hasi aurretik.

'Arteterapia eta Feminismo' tailerra egingo du Bekoz Bekok ostegunean

Tailerra 17:30etatik 19:00etara izango da, Bekoz Beko elkartearen egoitzan eta Pasaiako Udalaren babesa jaso du.

kirol emaitzak oiartzun

Gol zaparrada ederra lortu dute areto futboleko taldeek

Oiartzun Kirol Elkarteak etxetik kanpo irabazita lortu du lider postua indartzea. Nesken futbol talde nagusiak puntu bat lortu du Errioxan, eta mutilenak galdu egin du.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak ikus daitezke ondoko koadroan. Areto futboleko Sanpedrotarrak 10-0 hartu zuen mendean Tolosala Orbela Taberna.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Allerruren mutilek azkenaren kontra galdu zuten, eta neskek, azkenaren kontra ere, irabazi. Gaintxuk garaipenaren bidea berriz ere hartu du.

ostiko areto futbol taldea
Gehiago