2019/12

bushulo

Jostailu azoka solidarioa egingo dute Elizalden, etiopiarrak laguntzeko

Santomasetako azokaren barruan salduko dituzte jostailuak. Jasotakoa Bushulora bideratuko dute, Maixabel Arbide misiolari oiartzuarrak parte hartzen duen proiektura.

Bizi osorako zigorrak bertan behera uzteko eskatu dute

Hamarnaka lagun bildu ziren atzo Sarek deituta Herriko Plazara bizi osorako zigorrak eta urrunketa bertan behera uztea eskatzeko.

700. urteurrena Errenteriaren etorkizuna marrazteko abiapuntu

Errenteriak 700 urte beteko ditu hiribildu gisa eratu zenetik 2020ko apirilaren 5ean, eta efemeride hori merezi moduan ospatzeko lanean ari da udala dagoeneko.

mendiburu 14

Mendiburu 14ri buruzko azalpenak emateko bilera egingo dute bizilagunekin

Oiartzungo Udala Landetxe plazako eta Mendiburu kaleko bizilagunekin elkartuko da datorren astelehenean, lanen berri emateko asmoz.

[Galeria] baten faltan, hiru San Tomas azoka izan dituzte Pasaian

San Tomas izan zen asteburuko protagonista Pasaian. San Pedron eta Antxon larunbatean ospatu zuten, Donibanen ordea atzoko eguna aukeratu zuten.

'Eyes Wide Shut' gaur, OzZinemaren eskutik

OzZinema zineklubak bere laugarren ekinaldia itxiko du, gaur, OzZinemaAnniversary marka berriaren barruan.

Bigarren kanporaketa ere gaindituta

Paper ezin hobea EPLEko pilotariak jokatzen ari direna. Bitik bi gaindituta,  Euskal Herriko Kluben Arteko VI Nazio txapelketako bigarren fasera heldu dira. Urrats garrantzitsua errenteriarrentzat, izan ere, lehenengo aldia da txapelketa honetan fase horretara heltzen direla

Udaltzaingoaren bulego mugikorra Iztietan izaten da astearte eta ostiraletan

Pasa den hilabetetik Iztieta auzora bertaratzen ari da Udaltzaingoaren bulego mugikorra astearte goizetan, 10:00etatik 12:00etara, eta ostiral arratsaldetan 18:00etatik 20:00etara.

Gutxieneko zerbitzu duinak eskatu dituzte Pasaiako udaltzainek

Langile falta eta lan pilaketa dela eta elkarretaratzea egin dute Pasaiako hainbat udaltzainek, Trintxerpeko Alkateordetzaren sarreran.

arditurri gabonak

Arditurriko meategiak, lehen aldiz, irekita egongo dira gabonetan

Hilaren 29an, igandearekin, oiartzuarrek dohainik bisita ahal izango dute Arditurriko meategia. Besteetan bezala, aurrez erreserbatu beharko da.

Auzokonposta

Lezoko auzokonposta guneetara urteko azken bisita, ostegunean

09:00etan hasiko dira adituak Lezoko bost guneak bisitatzen. Herritarren zalantzak argitzeko prest daude.

aurpegirik gabeko hiltzailea

Suediako eleberri beltza, Irakurketa Taldearen urteko azkeneko atala

Henning Mankell suediarrak sortutako Kurt Wallander inspektorearen lehen liburua ('Aurpegirik gabeko hiltzailea') aztertuko du gaur arratsean Oiartzungo Irakurketa Taldeak.

Buruhandiak ere jolasten dira

Xanti eta Maialen erraldoiak eta konpartsako buruhandiak karta jokoan bildu ditu Xenpelar Kultur Dendako Eneko Arruabarrenak.

honbu azterketa

200 haurrek 40 helduk egin dute kenpo kai gerrikoz aldatzeko azterketa

Euskal Herri osoko kirolariak hurbildu dira Elorsoro kiroldegira, azterketa egitera. Honbu elkarteak modu bikainean bukatu du urtea.

Hiru hamarkada barrote artean

Jexux Mari Etxeberria Garaikoetxea Goierri preso oreretarrak 30 urte bete ditu espetxean. Sare Herritarrak elkarretaratzera deitu du bihar, 19:00etan Herriko Plazan.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak ikus daitezke ondoko koadroan. Sanpedrotarra areto futboleko neskek 0-15 gailendu zitzaien Tolosaldeko Orexari.

alaia martin etxebeste

[Bideoa] Alaia Martinen bertsoak, finalean

Bertsolari oiartzuarra buruz burukoaren atarian gelditu zen, hirugarren postuan geratuta. Hona hemen 'Irutxuloko Hitzak'-k jasotako bertso batzuekin osatutako bideoa.

Gehiago