2019/12

Frankismo garaian Lezok pairatutakoa, orritara

Aurten 80 urte bete dira lehen Frankismoko esklaboak Lezora heldu zirenetik. Urteurrena biribiltzeko, hiru esku orri kaleratu ditu Etxetxo elkarteak.

pala oiartzun 2020

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekian izena eman daiteke

Girizia elkartearen pilota sailak antolatzen duen txapelketaren XXXVII. ekitaldia izango da aurtengoa. Hilaren 31ra arte eman daiteke izena.

oiartzungo organoa

Manuel Lekuona beka emango du udalak, parrokiako organoa ikertzeko

San Esteban elizako Cavaille-Coll organoa ikertzeko emango dute aurtengo beka. 3.950 euro izango ditu bekadunak. Proiektua urtarrilaren 31ra arte aurkez daiteke.

Beraungo kirol guneko pista zati bat estaltzeko lanak hasi dituzte

Lan horiek, kirol gune hori birgaitzeko proiektuaren barruan kokatu ditu udalak. Lehenengo fasea izango da honakoa.

errazkin.intxaurrandieta

Espedientea ireki nahi diete errauste planta eten zutenei

Ainhoa Intxaurrandieta lezoarraren eta Iñaki Errazkinen kontrako bide judiziala agortuta, espedientearen bidea zabaldu du orain GHK-k.

etxerat bertso oiartzun

Etxerat-en bertso saiorako sarrerak ostegunean jarriko dituzte salgai

Zortzi bertsolari eta gai jartzaile bat igoko dira urtarrilaren 5ean, Elorsoro kiroldegiko oholtzara. Hitzak bi sarrera zozkatuko ditu.

EH Bilduk babesa adierazi dio Udaltzaingoko langileen batzarrari

Udaltzaingoaren LPEaren inguruko aferak, PSE eta EAJk osatzen duten udal gobernuaren eraginkortasun eza agerian utzi duela dio EH Bilduk.

haurtzaro batzar nagusia 2019

Haurtzaro Ikastolak urteroko batzar nagusia egin du

Indarrean dagoen ikasturtean egindako berrikuntzak errepasatu zituzten, eta ikastolaren alde sozialari buruzko jarduerak ere izan zituzten hizpide.

plenoa oiartzun abendua 2019

Hamasei puntukoa izango da urteko azkeneko plenoa

Datorren ostegunean egingo dute urteko azkeneko ohiko plenoa, eta askotariko gaiak gaiak jorratuko dituzte bertan.

[Galeria] Aurreikuspenak txiki utzi ditu Mindararen azoka solidarioak

Hirugarren azoka solidarioa egin zuen larunbatean Mindara elkarteak, eta emaitzarekin pozik azaldu dira.

Ostegunean egingo da 56. Gabonetako Marrazki Lehiaketaren sari banaketa

4 eta 14 urteko bitarteko 25 gazte sarituko dituzte, epaimahaiak hala erabakita. Aurten 1292 marrazki aurkeztu dira. Sari banaketa Antxoko liburutegian egingo da.

Belaunaldi arteko topaketa ezinbestekoa

Ikasgela utzi eta zaharren egoitzara joan dira Koldo Mitxelena ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak; han egin dute goiz pasa eta aritu dira berriketan, kantuan eta jolasean.

akordeoia

Musika eskolako akordeoi ikasleek emaitza bikainak lortu dituzte Arrasaten

Markos Bizarrok urrezko domina lortu du Arrasateko Akordeoi Lehiaketan. Asier eta Ibai Olaziregik zilarrezko domina bana eskuratu dituzte.

carrere maritxipi

Haurrek ederki pasatu dute Maritxipiri buruzko ipuinak entzuten

Oiartzungo Sarek gonbidatuta, Joxe Mari Carrerek Maritxipiren ipuinak kontatu dizkie haurrei. Espetxea eta sorkuntza binomioa lotzen dituen zikloaren barruan egin dute.

oiartzun ke areto

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2019-12-13)

Areto futboleko taldeek lasartearren kontra jokatuko dute asteburu honetan. Gaur, Oiartzun KE liderrak bigarren sailkatua jasoko du.

Juanmi Gutierrez omendu dute

Giza Eskubideen Aldeko Jardunaldien bosgarren ekinaldia egiten ari dira eta bihar amaituko da. Bidean, Juanmi Gutierrez omendu dute.

erraldoi txikiak

Erraldoiak dantzarazten ikasiko dute larunbatean

Abaraxka ludotekak eta Soinuenea Fundazioak tailerra antolatu dute larunbat goizerako. Peio Irigoien txistulariaren laguntza izango dute.

Karlos Saldise oroitzeko egitarau zabala osatu dute

Momentuz, 40. urteurrenari begira egin duten logoa zabaldu dute. Horrekin batera, mahai ingurua,  aldizkaria, ekitaldia eta bazkaria ere iragarri dituzte baina horiek baino askoz ere gehiago antolatu dituzte.

Gehiago