Indartuta aterako da kalera pentsiodunen mugimendua

Beste astelehen batez kalera aterako da jubilatu eta pentsiodunen mugimendua kalera. Inoizko babes handienarekin, izan ere, gazteek, sindikatuek, saltoki txikiek eta bestelako eragile sozialek bat egin dute kolektiboaren eskakizunekin eta bizitza duinaren alde.

[Galeria] Trintxerpen ere euskaraz bizi daitekeela erakutsi dute

110 lagun bildu dira Trintxerpeko Korkoiburuek antolatutako bazkarian.

[Galeria] Nere Mujikak eta kantu jirek jaso dituzte Oarsorrak Euskararen Sariak

Ostiralean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan egin zuten sari emate ekitaldia. Une hunkigarri asko izan ziren.

U30eko greba prestatzen hasi da LAB

Mintegia egin du gaur goizean Oarso Bidasoko LABek Errenteria-Oreretan-2020ko urtarrilaren 30ean pentsio eta bizitza duinen alde antolatutako greba prestatzen hasteko.

Isabel Mancebo Balda urubiak

Arditurriko altxor bakarra ez da burdina

Arditurriko parketxeak urteak darama inguruko fauna ezagutzeko ibilaldiak antolatzen. Bihar arratsean urubiak ezagutzeko txangoa egingo dute bertatik, baina badira ezagutu dituzten beste animalia asko. Eta arrakastaz.

Pasaian egingo du hurrengo geldialdia, 'Ur Handitan' saioak

Xabier Madariagak gidatutako saioak etenaldia egin du Pasaian, herriak portuarekin duen harremana gertutik ezagutzeko.

Aurrekontuen gainean negoziatzen jarraitzeko asmoa azaldu du PSE-EEk, osoko zuzenketa aurkeztu badu ere

Aurrekontu proiektuarekin desadostasunak dituztela esan du Rodriguezek eta bi marra gorri aipatu, gizarte zerbitzuak eta ingurumena.

Droga trafikoa leporatuta gizon bat ari dira ikertzen

3,5 marihuana kukulu kilogramo, 241 gramo haxix, bi doitasun balantza eta drogaren salmentatik lortutako dirua aurkitu zituzten bertan Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Oarsoaldea eta Mendebaldeko Sahararen arteko elkartasuna estutzera doaz

Gaur abiatu dira Donibane eta Oiartzungo 11 adiskide Tinduf aldera eta astebete emango dute bertan. Laguntzera ez, elkartasun internazionalistaren aldarria egitera doaz.

Euskararen Eguna

Pello Jauregi: «Euskaraz hitz egiteko ilusioa berreskuratu dugu»

Kuadrillategi egitasmoa sortu zuen 2004an EHU-ko irakasleak, euskararen erabilerari bultzada emateko. Orain, ordea, Euskaraldiaren ikerketa zuzendari gisa aritu da pasaitarra: «Pertsona batzuen ohiturak aldatu dira».

Gerardo Rifon eta Ane Artetxek kontzertua eskainiko dute gaur San Pedron

Organoa eta arpa uztartuko dituzte gaur 20:00etatik aurrera Rifonek eta Artetxek, San Pedroko Elizan.

berdintasuna formazioa oiartzungo udala

Genero berdintasuna politika publikoetan txertatzeko formazioa jaso dute udalean

Oiartzungo Udaleko 24 teknikarik bost formazioa saio jaso dituzte, bi adituren eskutik. Berdintasun npolitikek ildo nagusia izan behar dute erabaki guztietan.

2020ko Euskaraldia saretzen hasiko dira

Euskara Pasaiako lau barrutien plazetara aterako dute bihar. Lehen eta bigarren edizioen arteko erdibidean direla, Euskaraldia saretzera deituko dituzte herritarrak.

Oiarsoren Emakumeen Senior taldea kirola
bekoerrota

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak

Eskubaloiko eta areto futboleko talde guztiek Bekoerrota kiroldegian jokatuko dute. Kurkubiren juniorrek gaur dute partida.

Tokiko merkataritzaren 'photocalla' Trintxerpera eramango dute

'Nik Pasaian' lelopean tokiko merkataritzari atxikimendua adierazteko argazki sesioa antolatu dute larunbatean Trintxerpen, 11:30etatik aurrera.

'En tierra de hombres' lanarekin, zine-foruma Lezon

Larunbatean da zine-foruma, azaroaren 25eko egitarauaren barrukoa. Loredi Salegik gidatuko du saioa.

Errotarriak artoa xehetuko du berriro

Fanderiako errotaren errotarria martxan jarriko dute larunbatean. Garai baten egin moduan, artoa xehetuko du eta arto irina egin gero bisitarien artean banatzeko.

Parketarrak egitasmoaren bigarren saioa, gaur

Karlos Saldise plazan bilduko dira haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasteko.

Gehiago