Xakib Laxgar errenteriarrak irabazi du Behobia-Donostia

100 urte bete zituen lasterketak atzo, eta Errenteria-Oreretara ekarri du sari nagusia Xakib Laxgarrek.

PSE-EE lehen indarra Errenterian, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan

PSE-EE izan da garaile eta EH Bildu berriz, bigarren indarra, apirilekoetan lortutako hirugarren postutik bigarrenera pasata.

EH Bildu izan da alderdi bozkatuena Pasaian

Koalizio independentistak irabazi ditu hauteskundeak. EAJ eta PSE-EE bigarren eta hirugarren izan dira hurrenez hurren. Elkarrekin Podemosek behera egin du nabarmen.

hauteskundeak
ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK

EH Bildu nabarmen garaile Lezon

Apirileko hauteskundeekin alderatuz abstentzioa igo bada ere, alde handiagoa atera die koalizio subiranistak gainontzeko alderdiei.

azaroa hauteskundeak oiartzun

EH Bildu, hauteskunde hauetan ere bai, nagusitu da Oiartzunen

Apirilaren 28an baino parte hartze baxuagoa izan da Oiartzunen; lau puntu. Orduan bezala, EH Bildu nagusitu da, botoen erdia baino gehiago lortuta. EAJ, bigarren.

[Galeria] Euriak ez die animoa kendu korrikalariei

33.379 korrikalarik parte hartu dute 2019ko Behobia-Donostian. Euriak lasterketa baldintzatu badu ere, ohiko giro alaiaz lagunduta burutu dute ibilbidea.

[Galeria] Mikel Izagirre Anabitarte: berritzailea eta ilusioz betea

Mikel Izagirre omendu dute gaur Errenteria-Oreretan. Kirol egokituari, eta oro har gizarteari egin zien ekarpena balioan jarri dute.

elkarretaratze feminista

Indarkeria matxistaren muinera joateko eskatu dute

Baionako hilketa salatu dute, Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta. Indarkeria matxistaren kontrako neurri integralak eskatu dituzte.

Aita Mari 1

'Herrikideen bizitza erdigunean' jarriko duen 55 miloi euroko aurrekontu proposamena

Aurrekontu proposamen horren oinarrian, ideia nagusi bat: Herrikideen bizitzak erdigunean jartzea. Hala esan du alkateak, "hori da Errenteriako Udalaren apustu nagusietako bat azken urteotan, zaurgarritasunari eta ziurgabetasunari erantzunez, herrikide guztien bizi baldintza duinak bermatzeko politikak ahalbidetzea".

Mikel Izagirre omenduko du Mindarak

Pasa den uztailaren 5ean zendu zen Eizagirre, eta orain, omenaldi ekitaldia egin nahi dio Mindarak ohorezko presidenteari.

oiartzungo kirol taldeen emaitzak (2019-11-04)

Oiartzungo neskek denboraldiko bigarren garaipena lortu dute

Emakumeen taldeak garaipena lortu dute, eta gizonenak berdinketa, etxetik kanpo. Areto futbolean, Gipuzkoako Kopako kanporaketa gainditu du Oiartzunek.

iturriotz garbiketa

Iturriotz txukunago utzi dute, auzolanean

Iturriotz garbitzeko elkartu dira bizilagun ugari. Auzoko txokoak garbitu dituzte, eta hainbat hondakin poltsa bete dituzte, Garbigunera eramateko.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Lezoko kirol taldeak, guztiak ez. lehian izan dira asteburu luzean. Allerruren taldeek ez dute garaipenik lortu; Jaixki AFT, bitan garaile: ligan eta kopan

35 urte egin dituzte uhinetan zintzilik

1984ko udazkenean jaio zen Zintzilik Irratia, herritarrei ahotsa modu askean emateko asmoz. Ordutik harian zintzilik eman dituzte hiru hamarkada eta erdi.

oiartzuarrock

Hurrengo asteburuan txupa beltza jantzi beharko da Oiartzunen

Oiartzuarrock jaialdiaren hirugarren ekitaldia egingo dute azaroaren 9an. Herriko tabernetan zazpi taldek joko dute, egun osoan zehar.

Ziriza herritarrena izatea nahi dute Trintxerpeko elkarteek

Barrutiko 21 elkartek herriarekiko arduratsu jokatzea eskatu diote Portu Agintzari, Ziriza Etxea hiritarrei itzuliz.

Lezo, igandean ETB1en

'Herri txiki, infernu handi' saioa emango du ETB1ek igandeko 22:00etan. Lezoarrei eskainitako saioa izango da. Urriaren 8 eta 17an egin zituzten grabazioak.

Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuan izango da txapelketa.

Gau beltza kiroldegietara ere helduko da

Gau Beltza dela eta, ekintza bereziak antolatu dituzte biharko udal kiroldegietan.

Antxoko geltoki berriaren proiektua Adif-eri helaraziko dio Pasaiako Udalak

Aho batez onartu zuen bart Pasaiako udalbatzarrak Antxoko geltokia birmoldatzeko proiektu herrikoia, baina ñabardurekin. Udal gobernuak asmoa babestu zuen, ez ordea plan teknikoa.

Gehiago