
Sarek dinamika abiatu du larri gaixo dauden presoen egoera gizarteratzeko. Azaroaren 15ean helduko da Errenteria-Oreretara, Mikel Arrietaren aldeko sarea osatzeko.

Frankistek hildako Etxetxo baserriko familiaren omenezko oroitarria inauguratu du Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren taldeak gaur, eta Lezoko Memoriaren Mapa aurkeztu; Iparragirre barrakoian izan ziren trabajadoriei ere egin die taldeak aitortza ekitaldia.

Oiartzun topagune dute gaur AGIIJUPENSen biltzen diren Gipuzkoako 75 jubilatu eta pentsionisten elkarteek.

Denetariko produktuak, guztiak kalitatezkoak eta herriko bertako baserrietako ekoizleek sortutakoak izango dituzte eskura egun osoan zehar Landalur Azokara bertaratzen direnek.

Ekitaldi berean Xabier Alberdi, Albaolako ikerketa burua Kortsario izendatu du Donibane Lohizune eta Ziburuko Kortsario Euskaldunen Kofradiak.

Hilaren 27ra arte eman ahal izango da botoa. Herritarrek sei aukeraren artean hautatu ahal izango dute. Azaroaren 6an jakinaraziko dute nork jaso dituen boto gehien.

Kataluniako buruzagi independentisten kontrako epaiak kalera atera ditu gaur egurdian lezoarrak, gehiengo sindikalaren deialdia jarraituz.

Pasaia Kayakekoak ezin izan dio burukoek jarritako erritmoari eutsi. Gainera, arazo teknikoak izan ditu, tartean lemarekin. Hala ere, Top20an sartu da.

Gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzea egin dute Done Eztebe plazan, eguerdian. Herritarrek, EH Bilduko eta EAJko ordezkariek bat egin dute deialdiarekin.

KiVa Eguna ospatu zuten irailaren 30ean, bullyingaren kontra. Orduan errodatu zuten ikasleak protagonista dituen bideoa.

Gaur arratsaldean Miren Tabernak Ostikoren bisita jasoko du Elorsoron. Gipuzkoako Kopako kanporaketaren mendekua hartu nahi dute oreretarrek.

Atzo aurkeztu zuen Atzegik 'Bizi nire errealitate intelektuala eta mugak hautsi' kanpaina Trintxerpen, dibertsitate funtzionala duten pertsonen egunerokoa ulertarazteko.

'Golden Apple Xey' ikuskizunean EMKEren banda eta Golden Apple Quartet ahots taldea elkartuko dira, Los Xey taldea omentzeko.

Asteburu honetan jokatuko dute bederatzigarren Europako Llargues Txapelketa. Euskal Herrian klubik ez denez, selekzioa joan daiteke.

Pasaiako kirol talde gehienek dituzte partidak asteburuan. Nabarmentzekoa, areto futbolean, Antxo AFk Gasteizko Aurreraren bisita jasoko duela bihar.

Madrilgo Kongresu eta Senaturako hautagaiek lan bilera egin dute Errenteria-Oreretako batzokian, Oarsoaldeko afiliatuekin.

Ordenantza fiskalak Errenteriako Udaleko alderdien ahotan daude. Udal gobernu taldeak beste alderdiei bidali die landu duen proposamena.