
Kataluniako politikari independentisten epaiaren harirako mobilizazioek gaur dute segida Oarso Bidasoan. Herriko plazetan elkarretaratzeak egiten ari dira.

Gehiengo sindikalak deituta Pasaiako udal langileek elkarretaratzea egin dute, Kataluniar herriari elkartasuna adierazteko, eta erabakitzeko eskubidearen defentsa egiteko.

Oiartzuarrak ‘Hori zen dena’ argitaratu du Alberdaniarekin. Eguneroko bizitza eta sortzen diren harremanak ardatz dituzten narrazioak idatzi ditu, emakume begirada batekin.

'Herri txiki infernu handi' saiorako bi grabazio egin dituzte Lezon, gaur bigarrena. Hamarnaka eta hamarnaka herritar gerturatu dira frontoira saioan ateratzeko asmoz.

Kataluniako epaiaren harira, mobilizazioak egingo dituzte Oarsoaldean eta Bidasoan, "astakeria judizialaren" kontra. Donostiara joatera deitu dute.

Lehen aurkezpena bihar bertan egingo dute, Pasai Donibaneko Kulturgunean, Komunikazio aretoan hain zuzen ere.

Hurrengo udal batzarrean aurkeztuko dute hiru udal talde politikoek adostutako mozioa presoei, erbesteratu politikariei eta Kataluniako herri zein erakundeei babesa adierazteko.

Bizilagunen eta udal ordezkarien arteko iritzi trukaketan gehien atera den gaia bizikidetza arauak ez errespetatzearena izan da.

Demokraziaren adierazpen baketsua, indibiduala zein kolektiboa gauzatzea eta herriari hitza ematea ez dela delitua diote adierazpen horretan, erreferenduma tresna demokratiko eta zilegizkoa dela, eta Kataluniak eta Euskal Herriak berezkoa dutela etorkizuna erabakitzeko eskubidea.

Agustina Otaola pilotalekuak hartuko du arte martzialen emanaldi hori, eta guztira bederatzi borrokaldi antolatu dituzte.

Oinezkoentzako pasabide seguruak eraikitzeko eta semaforoak jartzeko lanak hasi dituzte. Udalak 124.000 euro inbertituko ditu hobetzean.

Kaltzakortaren 'Euria zara-zara' eta Labandibarren 'Interpretazioak G minorrean' olerkiak saritu dituzte hurrenez-hurren.

Lehiaketa irabazita, sari berezia jaso du Legorburuk: bere pisu adinako kafe kilo, 86 kilo zehazki.

Alderdi jeltzalearen esanetan, krisi ekonomikoa gehien pairatzen dutenen hobariei, ingurumenaren zaintza sustatzen dutenei eta etxebizitza hutsak mobilizatzeko helburua dutenei eusten diete beren proposamenean.

'Eta Euskaraldiaren ondoren, zer?' galderari ere bai erantzuten saiatuko da soziolinguista, datorren astelehenean.

Bizikleta ibilaldia antolatu dute, bestalde, hilaren 20an 10:00etan Zumarditik abiatuta. Norbanakoei zein familiei begirakoa ordu eta erdiko iraupena izango du.

Izen emateak hilaren 15ean egingo dira, Pasai Antxoko Axular plazan, 17:00etatik 19:00etara.

18 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo arratsaldean Lezon, 15 urteko neska eta mutil bati haxixa saltzeagatik.

Tomas Garbizu Musika Eskolak ikastaroetan izena emateko epea hilaren 14an (astelehena) zabalduko dute, eta 25era arte luzatuko da.