UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Brankan, haizea lagun, txanpa hartzeko prest. Berdintasunaren iparra galdu gabe.

2003. urteaz geroztik Pasaiako alkate guztiak emakumeak izan dira; hauteskunde hauetan zazpi alkategai daude, eta tartean bost emakume.

[Bideoa eta galeria] Kalteak neurtzeko garaia

Itsasgora, euri zaparrada mardul eta etengabeak, eta zero kota. Hiru faktore horiek bat egin zuten atzo eta Maria Lezo, Xenpelar, Biteri Txiki eta Foru Plazan urak gainezka egin zuen. Fanderia inguruan ere izan dira kalteak.

Gauzak bere onera, pixkanaka

Jaizkibelgo errepidean lurra kentzeko lanean ari dira oraindik; errepidea eguerdirako irekitzea aurreikusi dute.

Allerruk, ezin

Allerruren gizonen talde nagusia maila galtzear da asteburuan izandako emaitzen ondorioz. Baina ez da hondamendia klubarentzat.

Irabaztera doaz

Azpeitian jokatuko du itzuliko partida Touringek larunbatean. Erregional Ohorezkoan jokatzeko irabazi egin behar dute gorritxoek.

Kukai Dantzako Eneko Gil Gernika muralaren inaugurazioan.

Beste bi sagar hozka ditzake Kukai Dantzak

Eneko Gil dantzaria Gizon Dantzaririk Onenaren kategorian izendatuta dago Erritu lanarengatik. Beste hainbeste gertatzen da Sharon Fridmanekin, bere kasuan koreografia onenarengatik dago izendatua sari beretan Erritu lanarengatik.

Euriteen eraginez luizia izan da Lezo eta Donibane artean eta errepidea moztuta dago

Portu barrutik desbideratuko dute trafikoa. Oarsoaldeko beste hainbat puntutan arazoak sortu dituzte euriteek, baina ez da ezer larririk gertatu, zorionez.

Gazte sozialistek taldea eratu dute Pasaian

Pasaiak gazte sozialisten taldea du gaurtik. Trintxerpeko egoitzan egin dute taldearen aurkezpena, Azahara Dominguezen eta Izaskun Gomezen partaidetzarekin.

Oiartzungo EH Bildu: "Herri hau maite dugulako, herri honen alde lan egingo dugu"

Oiartzungi EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egin du gaur eguerdian. Dituzten ardatz nagusienen berri eman dute, ekitaldi jendetsuan.

artikutzako trena

[Erreportajea] Iraganaren trenbidetik

Artikutzako trena zenak duela mende bat utzi zion bere bidea egiteari. Oiartzuar talde bat ondarea berreskuratzen ari da, museo txiki bat egiteko. Berezitasunak zituen burdinbide hark.

EAJk herritarren ekarpenak jaso nahi ditu kanpainan zehar

Galdetegiak banatuko dituzte etxeetara eta herritarren erantzunak Batzokien kanpoaldean jarri dituzten postontzien bidez jaso.

Arkaitza eta KBren mozorroak, onenak

Tabernen arteko mozorro lehiaketako sariak Arkaitza eta KB tabernentzat izan dira aurten. Guztira, 11 tabernek hartu dute parte lehiaketan aurten, zirkuaren gaia ardatz hartuta, eta aipatu biek izan dute mozorrorik onena epaimahaikideen arabera.

joko garbi finala oiartzun

Joko Garbi finala jokatuko dute larunbatean, Madalensoron

Txost 2 Oiartzungo taldea eta Zubieta 2 ariko dira nor baino nor, larunbatean, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finalean.

Gizon bat atxilotu dute hiru autotan lapurtu eta furgoneta batean kalteak eragitea egotzita

Hiru autotan lapurtu eta furgoneta batean kalteak eragitea leporatuta 20 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak gaur goizaldean. Gertakaria 04:30ean izan da.

Greba feminista babestu du PSE-EEk

Alderdi Sozialistak herritar guztiak deitu ditu parte hartzera mugimendu feministak antolatutako ekintzetan.

Auzolanean, zuhaitzak landatzera eta barrakoiak garbitzera

Etxetxok eta Lezoko Ekologia Taldeak deituta, Memoriaren Basoan zuhaitzal jartzeko eta frankismoaren esklaboen barrakoiak garbitzeko auzolana egingo dute.

Grebaren bezperan azken oharrak kaleratu ditu mugimendu feministak

Besoko moreak jantzi eta mobilizazioetara tresna zaratatsuak eramateko eskatu dute

oiartzun aurresku

Aurresku eta soinu zahar txapelketaren kanporaketa egingo dute igandean

Elizalde Dantza Taldeak dantza txapelketa antolatu du igande goizerako, Elorsoro kiroldegian. Irati Arsuaga eta Maddi Iradik ordezkatuko dute etxeko taldea.

Emakumeek badute etxea

Bi urte pasako prozesua bukatuta, larunbatean zabaldu zituen ateak Errenteria-Oreretako Emakumeen Etxeak. Ekitaldi berezia aukeratu zuten horretarako, Mariasun Landa Lehiaketaren sari banaketa egin zuten.

Gaztañok badu autobus zerbitzua

Gaur goizean egin du lehen bidaia, eta Gaztañoko bizilagunek gustura estreinatu dute auzoan barrena ibiltzea erosoagoa egingo dien zerbitzua, eta kasu batzuetan, auzotik ateratzeko aukera emango diena.

Gehiago