2020/5

urmendi festa 2020

Urmendi Eguna bertan behera uztea erabaki dute

Datorren igandean ospatuko lukete Urmendi Eguna, baina COVID-19ak behartu du bertan behera uztea. Ez dute beste ekitaldi batekin ordeztuko.

Udalen eta aldundiaren arteko mahaian eztabaidatutakoa loteslea izatea nahi dute Podemosek eta EH Bilduk

Telematikoki egindako lehen udalbatzarrean, pandemiaren biktimei elkartasuna adieraztearekin batera, herritar guztiek egindako "ahalegina" eskertu zuten lau udal taldeek.

bigarren fasea errenteria-orereta

[Galeria] Bigarren fase eguzkitsuarekin gozatzen

Eguraldi onak lagunduta, jendetza ateratzen da kalera. Maskarak nagusi dira, eta bi metroko tartea errespetatzea oso zaila egiten da toki batzuetan.

COVID-19ak hildakoak eta haien gertukoak gogoan izan ditu plenoak

COVID-19ak edo pandemia garaian hildakoei eta haien gertukoei omenaldi ekitaldia eskainiko die udalak, horretarako baldintza egokiak ematen direnean.

MIGUEL ANGEL BARCENILLA LOPEZ HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Industrializazio garaiko lan baldintzak, nolakoak ziren?

Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, zazpigarrena.

Etxez etxeko langileentzat iragarritako testak ez direla egin salatu du ELAk

Eudelek orain dela hiru aste iragarri zituen "test masiboak" egiteke daudela dio sindikatuak; "larritzat" jo du bi hilabete eta erdiren ondoren "lehen lerroan dauden langileei testik egin ez izana".

Asteleheneko eraso matxista salatzeko, elkarretaratzea ostegunean

Asteleheneko eraso matxista salatzeko elkarretaratzea ostegunean, 18:30ean, Gurutze Santuaren plazan. Gaxuxak antolatu du, erakundeen babesarekin.

indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Lezon, emakume bati eraso egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Lezon, emakume bati eraso egiteagatik. Ertzaintzak gizona atxilotu, eta gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.

[Galeria eta bideoa] Haien etorkizunen defentsan, kalera atera dira ostalariak

Antxo, Donibane, San Pedro eta Trintxerpeko ostalariek udalak haiekiko duen "utzikeria" salatu dute gaur. Segurtasun neurriak betetzeaz arduratu dira.

zabarre.nagusia

Espero zenaren konfirmazioa iritsi da: mendekosteak, bertan behera

Espero zenaren konfirmazioa iritsi da: mendekosteak, bertan behera. Gaur egin du jakinarazpen ofiziala udalak. Bi diana izango dira asteburuan.

oiartzun bonuak

Beste lauk bat eginda, 43 dira bonuen kanpainako establezimenduak

Irubide tabernak, Intxixu erretegiak, Orratz arropa dendak eta Sasoiko janari dendak bat egin dute udalak sustatutako kanpainarekin.

Jon Bautista campusa, bertan behera

Klubak azaldu duenez, ezinbestekoak diren segurtasun neurriak bermatzeko aukerarik ez du ikusten.

kaputxinoak.komuna

Autogarbigarriak diren sei komunak, berriro zabalik

Panier, Ondartxo,  Jose Manuel Zamarreño parkea, Lartzabal, Urdaburu,  eta Aita Donosti kalekoak dira, hain zuzen ere.

Udal zerga eta tasak ordaintzeko egutegi berritua du Lezok

Udal zerga eta tasak ordaintzeko egutegi berritua du Lezok. Aldi berean, poltsa konpostagarriak kiroldegian eta informazio bulegoan eskura daitezke.

Orereta Ikastolaren Haur Eskolan izena emateko epea, zabalik

Orereta Ikastolaren Haur Eskolan matrikula egiteko epea zabalik da ekainaren 8ra arte. COVID-19ak eragindako egoeraren testuinguruan, online egin behar da matrikula Orereta Ikastolaren webgunearen bidez.

500.000 euroko diru laguntzak iragarri ditu Pasaiako Udalak

COVID-19ak eragindako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko, 500.000 euro bideratzea adostu dute Pasaiako PSEk, EAJk, EH Bilduk eta Podemosek.

Militarrik gabeko Jaizkibel aldarrikatzeko martxa, ekainaren 14an

Militarrik gabeko Jaizkibel aldarrikatzeko martxa ekainaren 14an egingo dute aurten. 10:00etan aterako da martxa Gurutze Santuaren plazatik.

oiartzun komun publikoak

Komun publikoak berriro ireki dituzte

Altzibarko bidegorriko komunak zein Donibane kalekoak gaur irekiko dituzte. Segurtasun neurriak hartuko dituzte, eta egunean sei aldiz garbituko.

Gehiago