
Gizarte zein kultur eragileekin elkarlanean, herriari bizia eman, elkar zaintzen jarraitu, eta zentzu zabalenean herri egiteko asmoa duela abiatu berri duen iniziatibarekin dio udalak.

Lezoko Euskaraldiko herri batzordea sortzeko bilera egingo dute asteartean, 17:00etan Aizpea ostatuan. Bertara joateko animatu dituzte herritarrak.

[Galeria] Ortzadarraren banderak zainduko du Errenteria-Orereta. Transmaribollo Ibilaldian kalera atera du LGTBI+ mugimenduak aske sentitzearen harrotasuna.

Ortzadarrari keinuka ibili dira gaur San Pedron. Kolorez bete dute berriz ere barrutiko asfaltoa, eta alkateordetzan LGTBI+ bandera erraldoia jarri dute.

Iparragirreko eremua txukunago dago, auzolanari esker. Frankismoaren esklabo izan zirenen barrakoiak garbitzen egon dira, Etxetxoren ekimenez.

Hutsik dauden etxebizitzak bizirik nahi ditu udalak, eta aldi berean, alokairu duin baten beharrean daudenei irtenbide bat eskaini. Horretarako, diru laguntza lerroa sortu du.

Bekoerrota eta Altzate erabiltzeko baldintzak ezagutu nahi? Hemen erantzunak. Astelehenean zabalduko dituzte herriko bi kirol instalazioak.

COVID-19aren kalteei aurre egiteko hiru laguntza lerro ditu abian Lezoko Udalak. Horien artetik bat Lezo Bonua da: herriko saltoki eta ostalaritza guneak laguntzeko egitasmoa da.

LGTBIQ+ pertsonen eskubideen nazioarteko egunaren harira, Errenteriako Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek adierazpen instituzionala adostu dute.

1970. hamarkadan irudi gogoangarriak utzi zituen Errenteriako Asanbladak. Borroka politiko eta sozialen erreferente bat bihurtu zen herria; garai horrek ere, utzi dio arrastoa gaurko Errenteriari.

Familientzako orientazio jolasak antolatuko dira uztaileko eta abuztuko igandeetan Arditurri parketxetik abiatuz eta ordu eta erdi inguruko iraupenarekin.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldia. Aurten, hizkuntza ohitura aldaketak pertsonez harago entitateetan ere eman daitezkeela erakutsi nahi dute. Pasaian, 33 entitatek erakutsi diote atxikimendua jada.

Datorren asteartetik aurrera erabiltzaileak egoitzara bueltatu ahal izango dira osasun-neurriak jarraituz eta jarduera eskaintza murritzagoarekin.

Datorren astelehenean udaleku itxiak hasiko direnez, osasun-segurtasuna bermatzeko gainerako bezeroei igandeetan soilik emango zaie zerbitzua Arritxulon.

LGTBI+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Eguna (ekainak 28) dela eta, kolektiboen babesa aldarrikatzeko adierazpen instituzionala zabaldu du Pasaiako Udalak.

Oiartzungo Udalak iragarri du udako igerilekua datorren asteazkenean irekiko dutela, neurri bereziekin eta tarifak denboraldi motzagoari doituz.

Zebrabidearen ortzadar koloreak berpiztuko dituzte sanpedrotarrek larunbatean, LGTBI+ taldeen eskubideen aldarri bezala.

Beraungo Sorozabal plazan izango da ekitaldi politikoa.

Oiartzungo Ingurumenaren Lagunak elkarteak batzar irekia egingo du hilaren 2an. Aiako Harria parke naturalaren mugan egongo lirateke 11 errotak.

Musika Eskolako ikasleek urteari amaiera modu ezohikoan eman diote: Audizioak bideo bidez aurkeztu dituzte aurrez-aurreko emanaldiak eskaini beharrean.