
Izan Bidea dinamika jendaurrean aurkeztuko dute hilaren 20an. Presoak etxeratzeko dinamika Mikel Arrieta larri gaixo dagoen herriko presoaren aldeko kanpainarekin uztartuko dute.

1960ko hamarkadan, ehunka lagun heldu ziren Errenteriara, bertako fabriketara lanera. Etorkizun hobe baten bila etorritako guztiek ere jarri dute alea herriaren historia eraikitzeko.

Joaquin Gallegos Lara ekuadortarraren lan bat euskarara itzuli du Esteban Agirrek. Guayaquilgo herri xehearen bizimoduaren eta kulturaren berri ematen du ‘Ipuinak’ auto-editatutako liburuan.

Oporraldia itxialdi bihurtu da Trintxerpeko familia batentzat. Apiriletik daude Boliviatik irten ezinik. Han eta hemen, agintariek utzita dituztela salatu dute. Ingurukoen babesa, ordea, badute.

Xanistebanak bertan behera utzi direla eta, kultur eskaintza eskaini nahi du udalak. Herriko kultur eragileei lehentasuna emango diete.

Oarsoaldeko lau udalek Uda 2020 Kirol Kanpaina prest dute bederatzigarren urtez. Elkarlanaren helburua, lau udalek dituzten baliabideak modu eraginkorrenean erabiltzea da eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea.

COVID-19ak sortutako egoerak pixka bat baldintzatuko gastu militarren kontrako martxa. Etxetxo taldeko kide batek azalpenak emango ditu bidean.

Oarsoaldeko AEKren euskaltegiak, udan zabalik izango dira. Ikastaro trinkoak antolatu dituzte uztaila eta iraila artean, Segurtasun neurriak ezarri dituzte.

Eraikin, kale altzari eta instalazio elektrikoetatik gutxienezko distantzia betetzeaz gain, pertsonen arteko gutxieneko tartea gorde beharko da.

Gaur jakin da Ciudadanosek Errenteria-Oreretan egin zuen mitinaren harira izandako protestengatik instrukzioa egiten ari den epaileak 23 lagun auzipetu dituela.

41 urte bete dira hilketa homofobo hartatik, baina bizi-bizirik jarraitzen du Francisen irudiak bere herrian.

Pasaiako Udalak ezohiko udalbatzarra deitu du hilaren 12rako, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako mahaiburuak eta bokalak izendatuko dituen zozketa egiteko.

Lau bitxikeri, lau kontaketa, lau bizipen istorio labur moduan azalduta helarazi dizkio HITZAri Errenteria-Oreretako Pastaingo Urkizuk. Izen hori, izengoitia da, egileak berak azaldu duenez, "emozio eta oroimenen" emaitza da idatzi duena.

Hautesleek ostiraletik aurrera kontsultatu ahalko dute hauteskunde mahaietarako izendatuak izan diren.

Hirugarren faseko lehen eguna, itsasoan entrenatzeko lehen eguna ere izan da Pasai Donibaneko arraunlarientzat.

Arinaldiaren hirugarren faseak, kirol taldeetako kide guztiek elkarrekin entrenatzea baimentzen du.

12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako antzerki eskoletan izena emateko epea zabalik dago. Aurten online izango da izen ematea.

Saioa Jitsi Meet bideokonferentzia aplikazioaren bidez egingo da, hilaren 10ean (asteazkena) 17:30etatik aurrera.

Helduen zein haur eta gazteen bibliotekak izango dira zabalik maileguetarako, eta erabiltzaileek, 15 minutuko tartea izango dute liburuak aukeratzeko.

Astearte eta ostegunetan eskainiko dute arreta Bilgunean, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era.