Laguntzeko aukera duelako laguntzen du, besterik ez

Boumediene Gani Azkueneko dendariak ekintza solidarioa abiatu du. Erakusleihoa elikagaiez bete du, behar dituenak doan eraman ditzan etxera.

Ansorenaren omenezko web orria, martxan

Andra Mari abesbatzaren zuzendari izanik egindako grabazioak, musika eta euskal musikarien gainean egin zituen lanak, artikuluak, idatzitako obra erlijioso zein profanoak, eta argazkiak bildu dituzte bertan.

Mikroenpresentzako laguntzak eskatzeko epea astelehenean zabalduko dute

Tokiko jarduera ekonomikoei begirako diru laguntzak astelehenetik aurrera eskatu ahalko dituzte mikroenpresek eta norberaren konturako langileek, nekazaritza sektorekoak barne. Eskaerak telematikoki edo telefonoz, 010 zenbakira deituta egin daitezke.

maiatzaren lehena 2020

Langileen eskubideak aldarrikatuko dituzte bihar, ez ohiko moduan

Gehiengo sindikalak Maiatzaren Lehenerako sortutako logoa balkoi eta leihoetara eramatea deitu dute. LAB eta ESK-k streaming bidez saioak emango dituzte.

Ikasle guztien interneterako sarbidea bermatuko du udalak

Izarkom izenpeko proiektura atxikitu da Lezoko Udala eta momentuz, bederatzi familia laguntzeko txartelak eskuratu ditu kooperatibaren bitartez.

Bizipenak lau haizetara, euskaraz

Lau Haizetara Euskaltzaleon topaguneak aste hauetako bizipenak partekatzea proposatu die herritarrei Euskaraldiak etxealdirako prestatutako jarduerei jarraituta.

ehbildu.lezo

Zaurgarrienei FFP2 maskarak banatzeko eskatu dio EH Bilduk gobernu taldeari

Osasun larrialdiaren lehen egunetatik hasitako bidea egiten jarraitzen du Lezoko EH Bilduk. Hainbat eskaera eta proposamen zehatz egin dizkio Lezoko Gobernu Taldeari, eta beste eskaera batekin dator orain. FFP2 motako musukoak edo maskarak banatzea eskatu dio osasun arrazoiengatik, edota arrazoi ekonomikoengatik zaurgarrienak diren herritarrei.

Antxotarrek dantza betean erantzun diote erronkari

Antxoko topaguneak gustura asko jaso zuten Piztu Lezokoen erronka. 181 lagun dantza betea jarri dituzte Topagunekoek. Emaitza dagoeneko denontzat ikusgai dago.

Edadetuak eta langileak omenduko ditu Gaztañok

Hurrengo hitzordua, ostiralean, Maiatzaren Lehenean finkatu dute. Langileen Nazioarteko Eguna izanik, langileak omenduko dituzte, baina baita auzoko edadetuak ere.

"Normaltasun berrira" iristeko bidean, neurri sorta faseka

"Normaltasun berrira' iristeko bidean neurri sorta, faseka. Horien zerrenda osatu du OARSO BIDASOKO HITZAk, gaiari argia eman asmoz.

Oarso Bidasoko Hitza

Koronabirus kasu berri bana Errenterian, Pasaian eta Oiartzunen

Koronabirus kasu berri bana Errenterian, Pasaian eta Oiartzunen. Lezon egun asko dira infektatuen kopurua ez dela igo, 13an mantentzen da.

Ezkue-Tximistarri eskalada guneko ainguraketen egoera berrikusi dute

Pasaiako Udalak gaur jakinarazi du ohar bidez, egunotan egin dela ainguraketen ohiko berrikusketa Jaizkibelen dagoen eskalada gunean.

AINGERU OIARTZABAL, PSIKOLOGOA

[Elkarrizketa] «Azken agurrak debekatu izana erabaki desegokia izan da»

Bakardadean hil diren gaixoak eta haien senide eta gertukoak izan ditu hizpide oiartzuarrak. Dolua egiteko, norberaren eta gainontzekoen emozioei arreta eskaintzea ezinbestekoa dela dio

deklaratzekorik ez

'Deklaratzekorik ez', Liburuaren Nazioarteko Egunean

Oiartzungo Irakurketa Taldeak solasaldia egingo du gaur, Skype bidez, Beñat Sarasolaren lehenengo eleberria aztertzeko.

Pasaian udaleku irekiak antolatuko dira, osasun egoerak ahalbidetzen badu

Izena emateko epea, hilaren 27tik maiatzaren 12ra izango da. Baimenik jasotzen ez badute, udalekuak bertan behera geldituko direla adierazi du Pasaiako Udaleko, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen sailak.

Itxaropenerako argudio gehiago Oarsoaldean: bi kutsatu azken orduetan

Itxaropenerako argudio gehiago Oarsoaldean: bi kutsatu azken orduetan. Apurka, datu onak berresten ari dira lau herrietan.

Kirolari txikiak, artista bihurtuko dira

Marrazki eta logo lehiaketa antolatu du Eskola Kirolak. Artista bila dabil konfinamendu garaian, eta LH eta DBHko Oarsoaldeko ikasleak marrazten eta logoak sartzen jarriko ditu.

lezo.baratze.parkea

Lezoko baratze parkea zabalik berriz ere, baina baldintzekin

Eusko Jaurlaritzak larrialdi sanitariorako onartutako aldaketek, aisialdiko baratzen jarduera ahalbidetzen du, baina segurtasun neurri bereziekin.

'Oarso' aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea luzatu dute

Maiatzaren 18an amaituko da originalak entregatzeko epea. Edonork kolabora dezake aldizkarian arauak betetzen dituen idazlana aurkeztuta.

lur korta 1

Lur Kortaren online kontaketa, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Bi emanaldi laburrekin osatu du Udal Bibliotekak jarduera; 12:00etan izango da lehena eta 19:00etan bigarrena; zeinu hizkuntzan ere egingo dute.

Gehiago