
Kiroldegia irekitzen denean, ordaindu bai baina erabili ez diren zerbitzuak konpentsatuko direla azaldu dute kiroldegiko arduradunek.

COVID-19ak atzerrian harrapatu ditu Bidasoko eta Oarsoaldeko hainbat herritar; Bordelen, Kretan eta Jerusalemen besteak beste. Etxean itxita egotea egokitu zaie, baina etxean egon gabe.

Egoeraren bilakaeraren zain zeuden Ergoiengo mendi lasterketaren antolatzaileak. Gauzak nola joan diren ikusita, aurten ez dute zazpigarren ekitaldia egingo.

Martxoko datuek langabeziak gora egin duela erakusten duten arren, hazkundea ez da espero bezain deigarria izan erregulazio txostenen eta autonomoen egoeraren tokian tokiko daturik gabe.

Konfinamenduan ari da entrenatzen Ane Santesteban txirrindulari errenteriarra. Errepidean aritzea faltan sumatzen badu ere, argi du osasuna garrantzitsuena dela eta etxean egoteko garaia dela.

Atzo atxilotu, eta epaileak espetxeratzea agindu zuen. Hamahirutan hautsi zuen itxialdia 23 urteko pertsona horrek. Lapurreta bat ere egin zuen.

Oiartzungo Udalaren Feminismo Sailak kanpaina bat martxan jarri du, bizilagunen artean elkartasuna sustatzeko. Atarietan kartela jartzeko eskatu dute.

EuskoTrenen Arraguako geltokian, Ekialdebuseko autobusetan eta Xorrolan banatu dituzte erabilera bateko maskarak, lanera joan behar dutenen artean.

Atzo goizean Erresuma Batuko garraiolari bat zendu zen Pasaiako portuan, arraina deskargatu ondoren. Berarekin, aurten 24 lagun hil dira Euskal Herrian lanean ari zirela eta bi desagertutakoak.

Koronabirusak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko helburuz, beharrak dituzten langabeei, autonomoei eta enpresei arreta emateko zerbitzua abiatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak.

Arraun elkarteek ateak itxi dituzte eta arraunlariak etxera bidali dituzte. Etxean egindako lana koordinatzeaz eta talde sena eta motibazioa mantentzeaz arduratuko dira entrenatzaileak asteotan.

Arraun elkarteek ateak itxi dituzte eta arraunlariak etxera bidali dituzte. Etxean egindako lana koordinatzeaz eta talde sena eta motibazioa mantentzeaz arduratuko dira entrenatzaileak asteotan.

Oiartzun Aurreak dinamizatutako 'txalentx'-etan Lur Kortaren txanda izan da. Antzerkia egiteko gonbita luzatu du... modu berezian.

Mugarik gabe ateak itxi badituzte ere, haurrei zuzendutako liburuen egunean eLiburutegia online zerbitzua erabiltzeko gonbita luzatu diete Pasaiako liburutegiek herritarrei.

Gaztañoko auzotarrak, osasun larrialdi garaian agertoki bihurtu diren balkoi eta leihoetara ateratzera deitu dituzte, eta abestera, larunbatean.

Oso gutxi baina koronabirus kasuak gora Oarsoaldean. Errenteria-Oreretan bi gehiago izan dira azken orduetan, eta Pasaian eta Lezon bana.

Aldaketa, lineen benetako erabilgarritasuna eta dekretu berria argitaratu zenetik jasotako erabilera datuetan oinarrituta ezarri duela esan du udalak.

Batzorde informatiboak eta osoko bilkurak etenda badira ere, udal taldeek lanean jarraitzen dutela esan du EAJk eta astelehenean bertan bozeramaileen batzarra egin zutela.

Argazki onenaren egilea saski batekin sarituko dute. Argazkia bidaltzeko apirilaren 12an amaituko da.

Aintzane Galardiren 'Hegodun poemak' liburua irakurriko dute. Apirilaren 6ra arte eman daiteke izena. Jasotako testua irakurtzen bideoa grabatu behar da.