sortu non dago

Sortuk mobilizazioa egingo du, 'Non dago diru publikoa?' lelopean

Larunbat arratsaldean elkartuko dira, plazan. Babesa, baliabideak eta Covid-19aren detekzio azkarra eskatu dute.

Normaltasun berrira egokitutako Gabonak eskaini nahi dizkie PSE-EEk haurrei

Herritar ugariren kezka jaso dutela gaiaren inguruan azaldu du Isaac Palencia PSE-EEren bozeramaileak komunikabideetara igorritako prentsa ohar bidez.

puntueus oiartzun

Udalak '.eus' domeinua ordainduko die herriko 100 entitateri

Oiartzungo Udalak eta PuntuEus Fundazioak aitzindaria den hitzarmena sinatu dute, mundu digitalean euskararen presentzia areagotzeko.

Ia bikoiztu egin da herenegungo COVID-19 positibo kopurua Errenteria-Oreretan

Alde handiarekin positibo gehien Errenteria-Oreretan izan dira azken orduetan baina Oarsoaldeko gainontzeko hiru udalerrien egoerak ere ez du hobera egin; herenegun baino positibo gehiago izan dira atzokoan Pasaian, Oiartzunen eta Lezon.

ondarearen jardunaldiak oiartzun

Ondarearen webgunearen aurkezpenarekin hasiko dira jardunaldiak

Orain dela bi urte eta erdi abiarazitako Ondarearen Mahaiak jardunaldiak antolatu ditu. Bederatzi ekitaldi antolatu dituzte.

COVID-19: neurri murriztaile gehiago ezartzea aztertuko du gaur Jaurlaritzak

Arratsaldean du batzarra LABI batzordeak, neurriak aztertzeko. Etxeko konfinamendua ez da ezarriko momentuz.

Cony Carranza. Emakunde sariaren irabazlea

[Elkarrizketa] «Gure askapena enpatia da, ispilu dugun hori aintzatestea»

Biolentziak eta eskasiak markatutako bidaian, feminismoak salbatu duela dio. Emakume migratzaileen testigantza hartu du ahotan: «Nik ezingo nuke izan, beste horiek ez balira».

oiartzun memoria

Memoria partekatua sortzeko hitzarmena sinatu dute

Oiartzungo Udalak hitzarmena sinatu du Aranzadi elkartearekin. Giza eskubideen urraketak ikertuko dituzte, 1936tik hasi eta gaur egun arte.

Maskara. Musukoa. Neska.Emakumea. Koronabirusa. Covid-19

COVID-19: Kutsatzeen gorakada Pasaian eta Errenteria-Oreretan

Lezon kutsatu bakarra izan da azken orduetan, eta COVID-19 tasak apal bada ere, jaisten jarraitzen du udalerri horretan. Gainontzeko guztietan gora, eta azkeneko datuen arabera, tasa horretan lau zifren langa gainditu du Pasaiak.

Lezon baheketa masiboa egin dadila eskatu du EH Bilduk

Lezoko sektore arteko mahia osa dadila eskatu du berriz ere Lezoko EH Bilduk, "egoera eta beharrak ezagutuz, erabakiak elkarlanean hartzeko".

bassk neguaren zai

Urtzi Olaziregik dozena erdi abesti aterako ditu Bassk-en labetik

Orain arte bezala sokazko instrumentuak, haizezkoak, perkusioa, pianoa eta sintetizadoreak erabili ditu eta soinu banden kutsua dute.

COVID-19 tasa beherantz Oiartzunen eta Lezon

Apal bada ere, Lezoko eta Oiartzungo tasek behera egin dute. Atzo, COVID-19agatik 31 kutsatu gehiago Oarsoaldean, gehienak Errenteria-Oreretan.

Osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzeak, asteazkenean

Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako Iztietako anbulatorioen parean bilkura egiteko deialdia egin du herritar talde batek, 19:00etan.

Beste sari bat Legorbururentzat, enegarrena

Mutrikuko Udalak antolatzen duen Ziriako Andonegi mikroipuin lehiaketa irabazi du Iñigo Legorburu errenteriarrak.

Menuen QR kodeak euskaraz jartzeko aukera Oarsoaldean

Euskaratu nahi diren menuen testua Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo euskara zerbitzuetara bideratu behar dute ostalari eta jatetxeetako arduradunek.

[Eguneraketa] Maria Lezo kaleko etxebizitza bateko sukaldean sutea izan da

Maria Lezo kaleko 1 zenbakiko hirugarren pisuan izan da, eta pertsona bat artatu behar izan dute kea arnastu duelako.

Plastifisharen kostera oiartzun

Oiartzun ibaia garbitzeko auzolanera deitu dute

Larunbat goizean elkartuko dira, hondakinak garbitzeko asmoarekin. Ugaldetxo auzoan egingo dute lan, futbol zelai inguruan.

Kutsatzeak ekiditeko musukoaren erabilera egokian indarra jartzen ari dira agintariak.

127 COVID-19 positibo, azken hiru egunetan

COVID-19 tasak gora egiten jarraitzen du Oarsoaldeko herri guztietan; Lezon apur bat egin du behera, baina bertako datua da oraindik ere kezkagarriena.

Pasaiako txikienentzako zinema eskaintza abian da

Lehen filma larunbat honetan eskainiko dute, 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Emanaldi guztiak larunbatetan izango dira.

iturriotz

Iturriozko trafiko eta aparkalekuak berrantolatu dituzte

Ozentzio kalea norabide bakarrekoa izango da hemendik aurrera. Guztira, 35 aparkaleku markatu dituzte Iturriotz auzoan.

Gehiago