
Lanera joan dira, onena ematera, eta hala egin dute Oarsoaldeko eta Bidasoko hiru emakumeen traineruek. Ez dute lortu datorren igandeko hitzorduan ohorezko txandan aritzeko txartelik gaur, baina kontsolazio txandan arituko dira.

Taberna irekiko luketen langileen zerrenda pasa dute, eta aldi berean lokalaren desinfekzioaren ziurtagiria. Pasatakoaz ondorioak atera behar direla esan dute.

Oarsoaldeko AEK-k abian du ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina. Eskaintza oso-osoa aurkeztu du, aurrez aurreko eskolak ardatz hartuta.

Ikasturte berri eta bereziari begira jarri da aditu errenteriarra. Egoera kontrolpean izateko gomendioak elkarbanatu ditu gurasoekin, eta mezu zuzena zabaldu du: «Lasaitasuna».

Madalensoron aurkeztu dituzte taldeak. Lau izango dira: haurrak, gaztetxoak, gazteak eta helduak. 30 pilotari arituko dira txapelketatan.

Astelehenean hasiko den ikasturtea erronkaz josirik dator. Zalantza, beldurra eta, batez ere, ilusioa, izango dira protagonista berriak. Ikasleen emozioen kudeaketak kezkatzen ditu profesionalak.

Euskal kostaldea zeharkatu dute kayakean Jokin Berrak eta Egoitz Goikoetxeak. Abenturak ezezagunak zituzten bazterrez eta itsasoaz gozatzeko aukera eman die, baita jendea ezagutzekoa ere. Argi diote: «Errepikatuko dugu».

Jai Batzordek, udalak eta herriko merkatari nahiz ostalariek elkarrekin hartutako erabakia izan da, lezoarren osasuna lehenesteko.

Eztena jaialdiaren ekinaldi berria aurkeztearekin batera, kulturaren zaintza sarea osatzeko deia egin dute antolatzaileek.

Bueltan da Ozzinema zinekluba zinema aretoetan, udako zinema zikloa amaituta. Hilabete honetarako hiru film emanaldi programatu ditu; hirurak estreinaldi dira zinema areto komertzial batean.

Hilaren 13an eta 27an orientazio jolasean aritzeko aukera egongo da Arditurrin. Goizean bi orduz, hainbat txanda egingo dituzte.

Asteburu honetan izatekoak ziren Santakrutzetan arduraz eta errespetuz jokatzeko eskatu du udal gobernuak, 10 lagun baino gehiagoko bilkurak saihestuz eta gainontzeko segurtasun neurriak zainduz.

Filosofia, psikologia, pedagogia eta naturaren zalea da Freire, eta ingurunearen garrantzia aldarrikatzen du irakatsi eta ikasteko prozesuan.

Urteurrena ospatzeko helburuz, lehen aldiz, arrosek irabazitako Kontxako bandera guztiak ikusgai jarri dituzte Bonantzako basilikan.

Aldundiaren Eskola Kultura Bonuarekin Oiartzungo hiru museoak merkeago bisitatzeko aukera egongo da. Ikastetxeetan banatuko dituzte bonuak.

Pasaiako infektatuetako zortzi San Pedro-Trintxerpeko anbulatorioa osasun eremu bezala dutenak dira, bestea Antxokoa. Lezon eta Oiartzunen positibo bana.

Lau ikastaro antolatu ditu ikasturterako, eta COVID-19aren harira ezarritako itxialdiagatik bertan behera utzitako hitzaldiak berrartuko dituzte hilean behin.

Urriaren 10ean egingo diete omenaldia 50 urteko elkarbizitza bete, eta horretarako izena ematen duten bikoteei.

Ostiral eta larunbatean elikagai bilketa egingo da Mamut merkatalgunean. Koxtape Arraun Elkarteak bat egin du iniziatibarekin.

Ane Badiolak, Joxe Leon Amigorenak eta Irati Odriozolak kontzertua emango dute larunbat arratsaldean, Xabier Lete gogoratuz.