"Lasai bizi nahiak" bildu ditu, beste behin, ehunka antxotar

Pasa den osteguneko elkartzeari jarraipena emanez Antxoko Auzo Elkarteak deitutako bilkurak Gure Zumardia jendez bete du, berriro. Taldea hurrengo astean bilduko da Pasaiako alkatearekin.

Ez da pasaitarrik izango Kontxako Banderan

Ez San Pedro eta ez San Juanek ere ez dute Kontxako Banderarako sailkapenik lortu. Moreak sailkatzetik 5 postura gelditu dira.

Hibaikako gizonen traineruak ez du lortu Kontxan izatea

Txartel horietako bat lortzea ez zen Hibaikako gizonen helburua, baina bai Kontxako badiako uretan aritu diren beste traineruekin batera lehiatzea, gozatzea eta beren indarrak neurtzea.

urmendi 2020

110 haur hasi dira aste honetan Urmendin, neurri bereziekin

Urmendi Haur Eskolak berriro hasi du bere jarduera. Hiru egoitzatan banatuta egongo dira 0 eta 3 urte arteko 110 haurrak, hemezortzi irakaslerekin.

Diru laguntzak eskainiko dizkiete familiei eskolako materiala erosteko

15 euro emango dizkie Pasaiako Udalak familiei, derrigorrezko eskolatze-adinean dagoen adingabe bakoitzeko. Eskaerak urriaren 30era arte egin daitezke.

Udalari irtenbideak eskatzeko kontzentrazio berria, gaur, Zumardian

Pasa den astean izan zen bilkuran herriak emandako erantzuna ikusita, elkarretaratze berria deitu du gaur Antxoko Auzo Elkarteak, 20:00etan, plaza berean.

Oiartzun ibaiko faunaren kontra tiroka ari direla salatu du Eguzkik

Oiartzun ibaiertzean bizi diren Iztietako hainbat bizilagunen bidez jaso du informazioa taldeak, baita erasoa egiaztatzen duten bideo eta argazkiak ere.

Hibaikak lortu du Kontxarako txartela

Zazpi txartel zeuden jokoan, eta horietatik azkena lortu dute errenteriarrek eta hilaren 6an eta 13an Kontxako Bandera eskuratzeko lehian arituko dira.

Sanjuandarrak, Kontxara

San Juan Koxtape A.E.-ko emakumeak seigarren izan dira Kontxako Banderako sailkatze estropadan. Oarso Bidasoako hiru traineruek lortu dute igandeko jardunaldirako pasea.

OrriBakar literatur lehiaketarako lanak aurkez daitezke

6-16 urte bitarteko lezoarrek har dezakete parte lehiaketan. Lanak azaroaren 20a arte aurkeztu ahal izango dira Lezoko Udal liburutegian.

Odol erauzketa egingo da, datorren asteazkenean, Antxoko Kultur Etxean

Datorren asteazkenean, hilak 16, odola emango dute Pasai Antxoko Kultur etxean. Erauzketa 18:30ean hasiko da.

Lezoko PSE-EEk ardurarako mezua zabaldu du ez-jaietarako

Ospakizun paralelorik ez dadila egin eskatu du. Herritarrak COVID-19aren kontrako borrokaren soluzio izan behar direla uste du, eta ez oztopo.

igerilekua oiartzun

Udako igerilekuan freskatzeko azken aukera, igandean

Hilaren 13an itxiko dute udako igerilekua. Aurten, egoera berezia dela eta, ez da sasoi bukaerako festarik antolatu.

enrike abril 2020

Enrike Abril Errebote Txapelketa hurrengo asteburuan hasiko da

Zortzi taldek hartuko dute parte 57. ekitaldian, tartean Txost Pilota Elkarteak. Finala Madalensoron jokatuko dute.

Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuan izango da txapelketa.

Helduentzako kirol jardueretarako izena eman daiteke

Kirol ekintzak programazioaren barruan zirkulazio askeko jarduera ugari daude, uretakoak zein aretokoak. Sarrera askeko formatuan 89 saio presentzial daude astean eta 22 modalitate ezberdin; gainera, zortzi saio birtual daude.

COVID-19agatik infektatuen beheranzko joera Oarsoaldean: sei kasu gehiago

COVID-19agatik infektatuen beheranzko joera Oarsoaldean: sei kasu gehiago. Larunbat eta igandean zortzi izan ziren, ostiralean hogei.

Servinirekiko atxikimenduen 'bonbardaketa' lortu nahi dute

Argentinako epaitegira gutun bidalketa masiboa antolatu dute Servini epaileari babesa erakutsi eta Rodolfo Martin Villa epaitu dezala eskatzeko.

Xenpelar tailerretan izena emateko epea hilaren 14an zabalduko dute

Izena ematera joateko, hitzordua eskatu beharko da aurretik 943 079 992 telefono zenbakira deituta gaurtik, astelehenetik ostiralera 08:30etik 19:00etara.

Gehiago