Dolu-xingola armarrian, mina arintzeko

COVID-19aren osasun larrialdian bizitza galdu dutenak gogoan, haga erdian dira herri sarrerako ikurrinak eta herriko armarria eta dolu-xingola duen bandera jarri dute udaletxean.

Elkarrekin Errenteria-IU: "Aitortza merezi duen esfortzua egin du herriak"

Madalenetako omenduen izendapena hutsik uztea onartu zuen atzo plenoak, aho batez. Horren gaineko prentsa oharra helarazi du Elkarrekin Errenteriak-IUk gaur komunikabideetara.

EAJ eta PSEk "herriaren beharrak alde batera utzi" dituztela dio EH Bilduk

Udalen finantziazio murrizketen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lerrokatu izana leporatu die EH Bilduk jeltzale eta sozialistei. 2.346.393 euro gutxiago jasoko ditu Pasaiak.

[Bideoa eta galeria] Patxi Ruizen aldeko mobilizazioek ez dute etenik

Patxi Ruiz Txantreako euskal presoak hamazazpigarren eguna egin du gose greban gaur; lehenengo hamabietan, egarri greba ere egin du. Egunero ari dira Ruizi elkartasuna erakutsi eta Murtzia II espetxean bizi duen egoera salatzeko protesta egiten Errenteria-Oreretan.

izan bidea

Izan bidea dinamika aurkeztuko dute igandean, presoak etxeratzearen alde

Sarek Izan bidea iniziatiba martxan jarri du, preso edo errefuxiatuta dauden pertsonen egoera irtenbidean eragiteko. Igande eguerdian aurkeztuko dute.

[Galeria] Itzuli dira arratsalde goxoak Donibanera

Bigarren fasean sartuta, jendeak are eta gogo gehiagorekin hartu ditu kaleak. Herritar ugarik Pasai Donibanek eskainitako arratsalde politaz gozatu ahal izan zuten.

Omendurik gabeko ezohiko madalenak

Omendu ofizialik ez, baina aurten ez ohikoak izango diren madalenetan balioan jarriko du udalak komunitatearen erantzuna, "herri gisa erantzun izana".

urmendi festa 2020

Urmendi Eguna bertan behera uztea erabaki dute

Datorren igandean ospatuko lukete Urmendi Eguna, baina COVID-19ak behartu du bertan behera uztea. Ez dute beste ekitaldi batekin ordeztuko.

Udalen eta aldundiaren arteko mahaian eztabaidatutakoa loteslea izatea nahi dute Podemosek eta EH Bilduk

Telematikoki egindako lehen udalbatzarrean, pandemiaren biktimei elkartasuna adieraztearekin batera, herritar guztiek egindako "ahalegina" eskertu zuten lau udal taldeek.

bigarren fasea errenteria-orereta

[Galeria] Bigarren fase eguzkitsuarekin gozatzen

Eguraldi onak lagunduta, jendetza ateratzen da kalera. Maskarak nagusi dira, eta bi metroko tartea errespetatzea oso zaila egiten da toki batzuetan.

Udaberriari keinu egiteko, loredun maskarak

Pandemiarekin berrasmatzea tokatzen ari zaio bati baino gehiagori. Horren harira, eta udaberriari keinu eginez, maskara horiek kolorez eta lorez janzteko gonbita luzatu du Idoia Lizeaga sortzaileak. Tailerra antolatu du horretarako.

Pottoka Bianditz

Mendi publikoetatik identifikatu gabeko azienda ateratzeko deia egin du udalak

Kauso, Martuzenegi, Pikokarate eta Zaria mendietan identifikatu gabeko ganadua ikusi dute. Jabeei ekainaren 2ra arte epea eman diete hortik ateratzeko.

COVID-19a garaitzetik gertu Oarsoaldean: hamaseigarren eguna PCR positiborik gabe

COVID-19a garaitzetik gertu Oarsoaldean: hamaseigarren eguna PCR positiborik gabe. Gaur eman ditu Osasun Sailak azken orduetako datuak.

tomas.garbizu

Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolan izena eman daiteke

Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolan izena eman daiteke, hilaren 29ra arte. 2020-2021 ikasturtea irailaren 7an hasiko dute.

kuadrillategi oiartzun errifak

Kuadrillategik irteeretako diruarekin dauden zalantzak argitu ditu

DBH1ekoei diru kopuru osoa itzuliko diete. DBH2ekoek bi aukera izango dituzte, errifak saltzen jarraitzea edo ez dituztenak saldu itzultzea.

Posta bidezko bozkari buruzko jarraibideak emango dira PSE-EEren egoitzan

Hilaren 28tik uztailaren 2ra arte martxan izango da posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko zerbitzua, alderdiak Trintxerpen duen egoitzan.

Udalaren "utzikeriaren" aurrean, elkarretaratzea deitu dute biharko ostalariek

Haien etorkizuna arriskuan dela ikusarazteko, elkarretaratzea egingo dute bihar Trintxerpeko alkateordetzan 12:00etan. Pasaiako Udalari iragarritakoak betetzea eskatuko diote.

Touringek futbol eskolan izena emateko epea zabalik du

2009 eta 2012 artean jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena Touringen futbol eskolan parte hartzeko.

irun.ontzia

Posta bidezko botoaren gaineko informazioa emateko bulegoa zabaldu du PSE-EEk

Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera  10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gehiago